wrapper

Oharrak

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko emandako dirulaguntzak

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
AZPEITIKO HERRIAN ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZA PROGRAMAREN 2019KO DEIALDIAREN LEHEN EBAZPENA (baiezko kasuak)

Oinarri arautzaileak: osoko Bilkuraren 2017ko maiatzaren 9ko Erabakia (2017ko uztailaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).

2019ko deialdia: 2019ko apirilaren 11ko osoko bilkuraren erabakia (2019-04-23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).

Laguntza hauen xedea, Azpeitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo 2018ko urriak 15 baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Deialdi horri aurre egiteko 2019. ekitaldiko udal aurrekontuan 180.000 euroko gastua baimendu zen.

Aurrekontuko partida: 1 1100.480.152.30.02 2019 «Alokairu Sozialak»

Deialdiaren lehen ebazpena (baiezko kasuak): 2019-12-30ko Alkatetza Dekretua.
Eskaerak aurkeztea: 75
Onartutako proiektua: 65
Ukatutako proiektuak: entzunaldi epean

Eranskinean jaso da emandako laguntzen zerrenda.

Emandako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira: 129.298,97 €.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

Ebazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea