wrapper

Oharrak

Etxebizitzarako eraikin batean obra zibileko igogailua jartzeko dirulaguntza ematea

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
ETXEBIZITZARAKO ERAIKIN BATEAN OBRA ZIBILEKO IGOGAILUA JARTZEKO DIRU-LAGUNTZA EMATEA.

Oinarri arautzaileak: 2006ko uztailaren 28an, Azpeitiko Udalak bizitegi-eraikinetan obra zibileko igogailuak jartzeko diru-laguntzak emateko ordenantza arautzailea onartu zuen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2006ko urriaren 24koa, 202. zk.).

Laguntza horien bidez, etxebizitzetara bideratutako eraikinetan irisgarritasunaren arloan egin beharreko doikuntzak bermatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren obrak eta jarduketak finantzatu nahi dira.

Alkatetzaren 2019ko abenduaren 11ko Dekretuaren bidez, 11.709,00 euroko laguntza eman zaie Joan XXIII auzoko 2. zenbakiko jabeei (Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko apirilaren 5ean emandako obra-lizentzia).

Aurrekontu-saila: 1.0201.480.152.20.01 2019.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea