wrapper

Oharrak

Loiola Berrikuntza Fundazioari dirulaguntza

AZPEITIKO UDALA
Emandako dirulaguntza zuzenaren publizitatea
Loiola Berrikuntza Fundazioari zuzeneko laguntza ekonomikoa ematea Urola Erdia eskualdean garapen sozio-ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko.

Diru-laguntzaren xede den proiektua: Urola Erdia Loiola Berrikuntza Fundazioa eskualdean garapen sozio-ekonomikoa eta enplegu-sorrera bultzatzeko helburuarekin, 2019ko ekitaldirako "2019ko memoria" kudeaketa-plana aurkeztu du. Plan horretan, eskualdean Enpresaren, Hezkuntzaren eta Garapenaren arloan ekitaldi honetan sustatuko diren ekimenak jasotzen dira, honako erronka hauei erantzunez:
- Egitura ekonomikoa dibertsifikatzeko beharra, ezagutza berrien sektoreetara zabalduz.
- Enpresen lehiakortasuna eta kokapen estrategikoa hobetzea
- Teknologia-maila handiko enpresak garatzea eta sortzea.
- Eskualdearen irekiera

Diru-laguntzaren onuraduna: Loiola Berrikuntza Fundazioa (Iraurgi Lantzen SA).

Ebazpena: 2019/11/22ko Alkatetza Dekretua.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 61.372,38 €

Aurrekontu-saila: 1.1100.422.430.00.02 2019

Interes orokorra: Urola Erdia eskualdean garapen sozio-ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzea.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren diru-laguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea