AZPEITIKO UDALA.
Iragarkia
Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren dirulaguntzen 2016-2019 plan estrategikoaren baitan, eta helburu honekin hartu den 2019ko urriaren 15eko akordioaren arabera, 2019. ekitaldian euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako honako dirulaguntza zuzenak onartu dira:
Erakundea: Urola Kostako Hedabideak S.M (Hitza).
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 27.000 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018
Erakundea: Erlo Telebista.
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 6.000 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018
Erakundea: Uztartzen Euskara Elkartea (Uztarria).
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 34.046 €.
Partida: 1 0401.481.334,00,01 2018
Helburu estrategikoa: Udalerrirako eta herritarrentzako interesgarriak diren euskarazko komunikazio proiektuak ahalbidetzea, esaterako, prentsa eta web orriak.
Interes orokorra: herrian euskararen hizkuntza sustatzea.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.