wrapper

Erniarraitz Bertsozale Elkarteari emandako dirulaguntza

Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren dirulaguntzen 2016/2019ko Plan Estrategikoaren baitan, eta helburu honekin Alkatetzak 2018ko maiatzaren 7an emandako ebazpena kontuan izanik, honako dirulaguntza onartu da.

Erakundea: Erniarraitz Bertsozale Elkartea

Arrazoia: Kultura sustatzea. Azpeitian eskualdeko bertso-eskola bat sortzeko egitasmoa bultzatzea.

Ez-ohiko dirulaguntza zuzena

Zenbatekoa : 4.500€

Partida: 1 0401.481.334.00.01

Eta hori guztia jakitera ematen da, Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2. artikuluaren arabera.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea