wrapper

San Sebastianetako haur danborradan irteten diren ikastetxe eta elkartei emandako dirulaguntza

Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren dirulaguntzen 2016/2019ko Plan Estrategikoaren baitan, eta helburu honekin Alkatetzak 2018ko martxoaren 2an emandako ebazpenaren bidez, honako dirulaguntza onartu da.

Erakundea: Ikastetxe eta Hezkuntza Elkarte ezberdinak (Ikasberri Ikastola, Itsasi Euskal Kultur taldea, Juan de Antxieta Musika Eskola eta Iraurgi Ikastetxea)

Arrazoia: Herriko tradizio kulturala sustatzea. San Sebastian eguneko martxako jantziak eta materialak berritzea.

Ez-ohiko dirulaguntza zuzena

Zenbatekoa :
- Ikasberri Azpeitiko Ikastola (10jantzi): 4.610€
- Itsasi Euskal Kultur taldea (danborrak): 2.340€
- Juan de Antxineta Musika Eskola (jantziak eta txapelak): 1.780,40€
- Iraurgi ikastetxea (jantziak): 2.634,80€
- “Zutarri” Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleen guraso elkartea (Bizkainoen tertzio jantziak): 2.634,80€

Partida: 1.0800.481.338.00.01

Eta hori guztia jakitera ematen da, Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2. artikuluaren arabera.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea