Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren dirulaguntzen 2016-2019 plan estrategikoaren baitan, eta helburu honekin hartu den 2018ko apirilaren l0eko akordioaren arabera, 2018. ekitaldian euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako 3.000 €tik gorako dirulaguntza hauek eman dira:
Erakundea: Urola Kostako Hedabideak S.M (Hitza).
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 27.000 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018
Erakundea: Erlo Telebista.
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 6.000 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018
Erakundea: Uztartzen Euskara Elkartea (Uztarria).
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 31.583,26 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018
Eta hori guztia jakitera ematen da, Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2. artikuluaren arabera.
Azpeitian, 2018ko uztailaren 18an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua