wrapper

Oharrak

Alde Zaharreko eraikinak birgaitzeko laguntzak

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan eta Diru-laguntzak emateko Ordenantza arautzailearen 9.6. artikuluan adierazitakoaren arabera, Azpeitiko Udalak Plangintza Orokorraren "Alde Zaharra" 1 Hen kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntzen publizidadea emango da (Diru-laguntzaren oinarriak Udalbatzak 2016ko maiatzaren 3an onartu zituen eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016ko ekainaren 1ean argitaratu ziren 125. zk).
Onartutako diru-laguntzen zenbateko osoa: 6.186,15 €.

-Perez Arregi, 7 eta 8: 1.320 €
-Plaza Txikia, 1: 1080 €
-Plaza Nagusia, 10: 3.786,15 €

Aurrekontu-atala:
1 0300.481.326.00.01 2016

Azpeitiko Udalaren web orrian eta www.Gipuzkoairekia.eus sede elektronikoan onuradunak eta bakoitzari emandako diru-laguntzak jaso dira, kasuz kasu.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea