Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren diru-laguntzen 2016eko plan estrategikoaren baitan, eta Alkatetzak 2016ko abenduaren 12an emandako Ebazpenaren arabera, 4.600 €tik gorako diru-laguntza hau ematea onartu da:
Erakundea: Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
Arrazoia: Bailarako izaera izango duen bertsolaritza eskola sortzea Azpeitiko herrian.
Zenbatekoa:4.500 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2016
Eta hori guztia jakitera ematen da, Diru-laguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2. artikuluaren arabera.