wrapper

Oharrak

Urteko kultur diru laguntzak

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan eta Diru-laguntzak emateko Ordenantza arautzailearen 9.6. artikuluan adierazitakoaren arabera, Azpeitiko Udalak Azpeitiko kultur entitateen urteko programak finantzatzera zuzendutako diru-laguntzen publizidadea emango da (Alkatetzak 2016ko urtarrilaren 26an onartutako 2016ko deialdia. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2016ko otsailaren 1ean 19. zk).
Kultur Entitateei onartutako diru-laguntzen zenbateko osoa: 42.331 €.

Aurrekontu-atala:
1 0401.481.334.00.01 2016

Deialdi honen baitan Udalak beste batzuren artean honako taldeei eman die 3.000 € baino gehiagoko dirulaguntza:
Antxieta Musika Eskola: 3.744 €
Izarraitz Txistulari Elkartea: 3.120 €
Julian Barrenetxea Abesbatza: 3.900 €
Antxieta Arkeologi Taldea: 3.900 €
Itsasi Kultur Taldea: 3.900 €

Kultur_diru_laguntzak_dekretua.odt

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea