wrapper

Etxebizitzak alokatu ahal izateko laguntzak

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan eta Dirulaguntzak emateko Ordenantza arautzailearen 9.6. artikuluan adierazitakoaren arabera, Azpeitiko Udalak Azpeitiko herrian gazteak, ezgaituak, bananduak edo dibortziatuak eta 70 urte baino gehiagoko giza-kolektiboak ohiko etxebizitzak alokatzeko programa finantzatzera zuzendutako dirulaguntzen publizidadea emango da (2015eko deialdia, GAOn 2015eko martxoaren 20an argitaratua 53. zenbakia).
Deialdian onartutako dirulaguntzen kopurua: 150.000 €.
Aurrekontu-atala:
1 1100.480.152.30.02 2015

Deialdi honen baitan Udalak guztira 140.162,24 €ko dirulaguntza onartu du, behin behineko izaeraz. Horietatik 2 kasuetan 3.000 € edo gehiagoko dirulaguntza jaso dute. Gainontzeko kasuetan (65) ez da kopuru hori gainditzen.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea