Udal baratzeak erabiltzen uzteko eskaera (L-03)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Udal baratzeak erabiltzen uzteko eskaera

Zer eta zertarako: 

Hainbat landa-lur baratze gisa erabiltzen uztea, tasa ordaintzearen truke

Nork eska dezake: 

Lur horiek utzita erabiltzeko interesa duen Azpeitiko herritarrak edo bere legezko ordezkariak. Beharrezkoa da interesduna justu aurreko 3 hilabeteetan, gutxienez, udalerrian erroldatuta egotea

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia.
  • Eskatzaileak baratze gisa erabiltzeko lurren lagapenak arautzeko dauden baldintzak betetzea.
  • Hala badagokio, langabezia-ziurtagiria (LANBIDE).
  • Hala badagokio, pentsioduna dela ziurtagiria.
Eskaera inprimakia: 
Zenbat kostatzen da: 

Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantzako 12. eranskina.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Eskaera-inprimakia jasotzea eta egiaztatzea, eta, ondo badago, eskaneatzea eta eskaera erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Eskaera Ingurumen Sailera bidaltzea:
  • Dagokion txosten teknikoa egitea.
  • Alkatetzak ebaztea.
  • Kontu-hartze Sailera bidaltzea, kitapena jaulkitzeko.
  • Interesdun pertsonari jakinaraztea
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 15 egun.
  • Legezko epea: 3 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Ordenantza fiskala, tokiko esparru publikoaren erabilpen pribatuaren edo aprobetxamendu bereziaren inguruko tasak arautzen dituena.
  • Azpeitiko baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko arautegia.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Hirigintza eta Ingurumena
Organo ebazlea: 
Alkatetza