Urte osoko kultura-programetarako laguntzak (S-01)
OHARRA
Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
Izendapena:
Urte osoko kultura-programetarako laguntzak.
Zer eta zertarako:
Azpeitiko kultura-elkarteen urte osoko kultura-programak edo kultura-jarduerak garatzera bideratutako diru-laguntzak.
Nork eska dezake:
Diru-laguntzak irabazi asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dituzte, beren jarduerak Azpeitian egiten badituzte, edota beste udalerri batean baina egoitza Azpeitian badute.
Non eskatzen da:
Aurrez aurre:
Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).
Postaz:
Postetxeetan posta ziurtatu bidez.
Informazio gehiago:
- Deitu 943157200 telefonora, bulego orduetan.
- Posta elektronikoa: kultura@azpeitia.eus
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera-inprimakia.
- Eskatzailearen edota ordezkariaren NANaren fotokopia.
- Elkartearen IFKren fotokopia, hala badagokio.
- Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria, hala badagokio, bai eta Udal Erregistroan ere (une honetan sortze prozesuan).
- Kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
- Elkartearen jarduera orokorraren memoria (urte osoko programari begirako eskaerentzat).
- Berariazko proiektu, jarduera edo programaren memoria, zeinentzat diru-laguntza eskatzen den (berariazko proiektuentzako eskaeretarako).
- Elkartearen jarduera orokorraren diru-irteera eta diru-sarreren aurrekontua, edo, hala badagokio,
- Berariazko proiektu, jarduera edo programaren diru-sarrera eta diru-irteeren aurrekontua, zeinentzat diru-laguntza eskatzen den.
- Administrazioarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatearen egiaztagiria. Eskaera 3.000€ baino gutxiagokoa bada, horri buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
- Zinpeko deklarazioa, non, hala badagokio, beste diru-sarrera batzuk edota beste instituzio batzuei egindako diru-laguntza eskaerak daudela agertu behar den.
Eskaera inprimakia:
Zenbat kostatzen da:
Doan.
Eskaera ondorengo izapideak:
- Eskaerak bideratzea eta ebaluatzea, Kultura Sailean.
- Dagokion ebazpen-proposamena ematea, Kultura Sailak.
- Alkatetzaren ebazpena, dekretu bidez, aurrez Kultura Batzordeak erabaki duenaren arabera.
- Jakinaraztea eta ordaintzea.
Erantzuteko epea:
- Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
- Ebazpenerako gehienezko epea: 6 hilabete.
- Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea:
- Azpeitiko kultura-elkarteen urte osoko programak burutzeko diru-laguntzak emateko berariazko oinarriak (GAO 192, 2013-10-08koa), eta berauen urteroko deialdia.
- Aurrekontua Betearazteko Araua.
- Diru-laguntzen udal plan estrategikoa.
- Azpeitiko diru-laguntzak arautzeko ordenantza (GAO 101, 2012-05-29).
- 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila:
Kultura Saila.
Organo ebazlea:
Alkatetza.
Oinarria:
Deialdia: