Tramiteen gida
OHARRA
Udaleko sail guztiek lagundu dute TRAMITEEN ESKULIBURUA osatzen. Agiri bizia da eta prozedurak aldatzen diren heinean aldatuz joango da.
Agiri honen helburua da herritarrek Azpeitiko Udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean erakustea. Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da, informazio esanguratsuenarekin eta dagokion kasuan, aurkeztu beharreko eskaera orria zuzenean fitxatik deskarga daiteke.
Tramite bakoitzaren kontsulta, tramitearen arabera edo/eta sailaren arabera bila daiteke.
Tramitea | Zer eta zertarako | ||
---|---|---|---|
Sorkuntza Beka (S-36) |
Sortzaileak, beraien obra sortzeko laguntza ekonomikoa. Kultur sorkuntza bezala ulertzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa, zeinak musika, pintura, eskultura, literatura obra, antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza, etab. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Urte osoko kultura-programetarako laguntzak (S-01) |
Azpeitiko kultura-elkarteen urte osoko kultura-programak edo kultura-jarduerak garatzera bideratutako diru-laguntzak. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |