Tramiteen gida
OHARRA
Udaleko sail guztiek lagundu dute TRAMITEEN ESKULIBURUA osatzen. Agiri bizia da eta prozedurak aldatzen diren heinean aldatuz joango da.
Agiri honen helburua da herritarrek Azpeitiko Udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean erakustea. Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da, informazio esanguratsuenarekin eta dagokion kasuan, aurkeztu beharreko eskaera orria zuzenean fitxatik deskarga daiteke.
Tramite bakoitzaren kontsulta, tramitearen arabera edo/eta sailaren arabera bila daiteke.
Tramitea | Zer eta zertarako | ||
---|---|---|---|
25 urtetik gorako langabetu edota %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonek formazio-ekimenak egin ahal izateko dirulaguntzak (S28) |
Azpeitian bizi diren 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei formazio-ekimenak egin ahal izateko, aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, beka edo diru-laguntzak |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Banakako garraio-laguntzak espetxe-erregimenean dauden pertsonen familiakoentzat (S-21) |
Aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, espetxeetan dauden pertsona zigortuak edo behin-behineko espetxealdian daudenak bisitatzeko familiakoen joan-etorri gastuei zati batean erantzuteko. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza ekonomiko eskaera (DSBL) - (S-07) |
Diru-sarrerak bermatzeko laguntza ekonomikoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan modu egonkorrean bizi eta bizikidetasun-unitatearen oinarrizko beharrak asetzeko diru-sarrerarik edo behar adinakorik ez duten pertsonentzat da. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Familia- zein gizarte-esparruan moldatzeko laguntza teknikoak (S-10) |
|
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Garapenerako lankidetza-egitasmoak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) laguntza ekonomikoak (S-19) |
Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak garapenerako lankidetza-egitasmoak antolatzeko eta burutzeko, garapen-bidean dauden nazioetako herritarren baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko direnak. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Gizarte Larrialdiko Laguntzak (S-02) |
Aldizkakoak ez diren eta ekonomia-izaera duten prestazioak, berariazko ohiko edo ezohiko gastuei aurre egiteko nahikoa baliabide ez duten pertsonentzat, eta horien gizarte-bazterketa aurreikusteko, saihesteko edo leuntzeko beharrezkoak direnak. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Gizarte-esparruko eta esparru sozio-sanitarioko elkarteei laguntza ekonomikoak (S-26) |
Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak, elkarte, talde eta ordena erlijiosoek urtean zehar egingo dituzten jardueretarako, gizarte zerbitzuen esparruko xedea dutenak (esparru sozial eta sozio-sanitarioa) Azpeitiko udalerrian, eta bere onuradunak Azpeitiko biztanleak direnean. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Gizarte-ongizateko Fondoa (GOF) eskatzea (S-06) |
Aldizkako prestazio ekonomikoa 65 urtez gorakoentzat, duten desgaitasunagatik ezin dutenak lanean jardun eta, beste diru-sarrerarik ez daukatenez, beren oinarrizko beharrak ezin dituztenak ase. Bi mota daude: zahartasuna eta desgaitasuna. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei ekintza formatzaileak gauzatzeko udal bekak emateko deialdia (S-20) |
Aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, beka edo diru-laguntzak, Azpeitian bizi diren haur eta gazteek arautu gabeko hezkuntzaren esparruan formazio-ekimenak egin ahal izateko. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Kontribuziorik Gabeko Pentsio eskaerak (KGP) - (S-03) |
Pentsio-eskaerak (KGP), kontribuzio mailan pentsiorik ez duten pertsonentzat. Erretiroagatik edo desgaitasunagatik izan daiteke. KGP oinarrizko beharrak asetzeko aldizkako ordainketa da. Gainera, “gutxieneko berme” motakoa da, pertsonak beste diru-sarrera batzuk baditu, bermatutako gehienezko kopururaino ordaintzen baitzaio. Bi motatakoak dira:
|
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Mendekotasunagatiko prestazio ekonomiko eskaerak (S-22) |
Baloratutako mendekotasun-maila duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak dira.
|
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei Udalak emandako diru-laguntzak (S-29) |
Aldizkakoak ez diren eta izaera ekonomikoa duten prestazioak, ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko. Helburua larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea da. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Terapia-komunitatera joateko garraio-laguntza (S-18) |
Drogamenpekotasunen errehabilitazio-zentroetara joateko garraio-laguntzak lortzea, toxikomanoek edo antzeko kolektiboek errehabilitazio-programa egiteko. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Udal laguntza ekonomikoak, banakakoak eta familia mailakoak, gizarte-bazterketa edota muturreko behar egoerak arintzeko (S-14) |
Aldizkakoak ez diren eta izaera ekonomikoa duten prestazioak, ohiko edo ezohikoak diren berariazko gastuei aurre egiteko nahikoa ez diren diru-sarrerak dituzten pertsonentzat, gizarte-bazterketa egoerak aurreikusteko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak direnak. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |