Tramiteen gida
OHARRA
Udaleko sail guztiek lagundu dute TRAMITEEN ESKULIBURUA osatzen. Agiri bizia da eta prozedurak aldatzen diren heinean aldatuz joango da.
Agiri honen helburua da herritarrek Azpeitiko Udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean erakustea. Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da, informazio esanguratsuenarekin eta dagokion kasuan, aurkeztu beharreko eskaera orria zuzenean fitxatik deskarga daiteke.
Tramite bakoitzaren kontsulta, tramitearen arabera edo/eta sailaren arabera bila daiteke.
Tramitea | Zer eta zertarako | ||
---|---|---|---|
Eskolako kirol-egiturak garatzeko diru-laguntzak (S-25) |
|
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Joxe Takolo beka (S-24) |
Lehiaketa-erregimeneko laguntza ekonomikoa, alpinismoarekin zerikusia duten maila altuko eta originalak diren proiektuak garatzeko. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Kirol-jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak. (S-11.2) |
Laguntza ekonomikoak, kirol-klubei, beste entitate edo pertsonei kirol-jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko, Azpeitiko kirol-aktibitatea edota turismoa sustatze aldera |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |
Kirol-klubentzat diru-laguntzak, ohiko jardueretarako (S-11) |
Laguntza ekonomikoak, norgehiagoka-erregimenean, Azpeitiko kirol-klubei kirola sustatzeko beren ohiko jarduerak egin ahal izateko, kirol-modalitate bakoitzaren arauzko denboraldia hartzen duen epearen arabera. |
Informazio gehiago | Eskaera inprimakia |