wrapper

Parekidetasuna sub

Kanpaina zehatzak

MATAZAK: Azpeitiko emakumeen oroimen historikoa

Azpeitiko emakumeen memoria berreskuratzeko egitasmoa da Matazak. Pausoz pauso eta elkarrekin egindako ibilbide bat. Ibilbide fisikoa, baina, baita ibilbide sinboliko eta aldarrikatzailea ere.

Azpeitiko emakumeek herriari egindako ekarpena bistaratu eta aitortu nahi du ibilbide honek, esparru ezberdinetan jardun duten emakumeen bizipenak ezagutarazi nahi ditu. Badago berreskuratzeko premia, aitortzarako premia, oharkabean pasa zaizkigulako emakume hauetariko asko eta asko, lan isilez, Azpeiti posible egin duten eta egiten dutenak.

Ibilbidean zehar emakumeentzat garrantzitsuak izan diren eta diren gaiak landuko ditugu (lana, kulturgintza, militantzia politikoa, elkarlaguntza eta babesa, etab.). Bederatzi geldialdiko ibilbidea da. Geldialdi bakoitzean, testua irakurri, eta, ondoren, QR bidez, ibilbidea jarraitzera gonbidatzen zaiztutegu. Horrela, elkarrekin egingo dugu bidea gutako bakoitzetik abiatu eta taldera, norbanakotik kolektibora, atzera begira egindako bide honek, aurrera egiten lagun diezagun.

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak sustatuta, eta  herriko emakume ugariren inplikazioari eta lanari esker osatu den ibilbidea duzue hau. Emakumeak beste emakume batzuk egindako lana aitortzen. Elkar babesten, elkarrekin ahalduntzen.

JAIAK

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea