wrapper

Parekidetasuna sub

Emakumeen mahaia

Emakumeen mahaia udaleko Parekidetasun Saileko politiken proposamenak jasotzeko eta erabakitzeko gunea da eta, erabakitzeko ahalmena duen heinean, gardentasunez jokatuko da. Ondorioz, herri mailan berdintasun politikak gauzatzeko sortua da, bertan hartzen diren erabakiek gobernu batzordearen begirunea izan behar dute. Bertan, norbanakoak (herritarrak), eragileak edo kolektibo ezberdinetako ordezkariak, parekidetasun arloko zerbitzuko arduradunak, teknikari eta zinegotziak parte har dezakete. 

Emakumeen  mahaiak duen azken helburua, egiturazko sistema patriarkalak dakartzan zapalkuntzak  eraldatzea da; emakume eta gizonen berdintasuna ahalbidetuko duten baldintzak bermatzeko, emakumeak herriko bizimoduan, politikan, kulturan, ekonomian zein gizartearen arlo orotan parte-hartzeko, LGBTI kolektiboaren zapalkuntza eraldatzeko politikak bultzatzeko eta ikuspegi intersekzionala politika orotan kontuan hartzeko.

Harremanetarako: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea