wrapper

Parekidetasuna sub

Zerbitzuak

Genero berdintasuna bermatzeko eta parekidetasunaren balioekin bat egiten duten zerbitzu ugari daude inguruan. Azpeitiko Parekidetasun Arlotik bereziki, hainbat zerbitzu kudeatzen dira eta horien inguruko informazio eta sarbidea eskaintzen da Emakumeen Txokotik. Zerbitzuak, KONFIDENTZIALAK, PROFESIONALAK ETA DOAKOAK dira:

Parte-hartze, sentsibilizazio eta integraziorako ekimenak:

Parekidetasuna bultzatzeko mota anitzetako ekintzak antolatzen ditugu: hitzaldiak, kultur-jarduerak, tailerrak, zine-emanaldiak… Publiko zabalari (emakume zein gizonei) irekita dauden ekimenak dira.

Harrera eta Informazio zerbitzua:

Emakumeei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa. Indarkeria matxista kasuetarako zerbitzuen informazioa. Protokolo eta jarraibideen aholkularitza. Herriko parekidetasunerako baliabideen informazioa. Izen emateak. Gela eskaerak. Hitzorduak eskatzea, …

Partaidetza sozialerako gunea:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten herriko emakume, gizon eta taldeek biltzeko erabili dezaketen espazioa. Elkarlanerako gunea. Emakumeen proposamenak eta eskaerak jaso, eta beraien partaidetza bizitzako esparru guztietan sustatzeko gunea.

Gune informala:

Emakumeak elkarren artean, modu informalean, elkartzeko, biltzeko eta saretzeko espazioa. Ikuspegi feministan trebatzeko gunea, baliabide feminista desberdinez hornituta, besteak beste, liburutegi feminista, kontsultarako gunea, berdintasun gaietan murgiltzeko Interneterako sarbidea, eta abar.

Liburutegu feminista:

Liburu kontsultak eta liburu eta ikus entzunezkoen maileguak.

Erreminta mailegua:

Etxeko lan txikietarako erreminta maileguak.

Aholkularitza juridikoa:

Prozesu judizialen eta hauen ondorioen inguruko informazioa ikuspegi feministatik. Gai desberdinen inguruko aholkularitza eskaintzen da: dibortzioak, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainerako langile emakumezkoen  kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta abar. Hilean bi ostegunetan eskaintzen da. Hitzodua eskatu behar da: 688 751 000 telefonora deituta.

Lardaxka, Sexualitate, genero eta bikote aholkularitza:

“Lardaxka. Sexu, genero eta bikote aholkularitza” sexuaren, generoaren eta sexuen arteko harremanen inguruko ezinegonak, zalantzak eta zailtasunak argitzeko zerbitzua da. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea