wrapper

Parekidetasuna sub

Jabetze eskola

AZPEITIA EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA

  • Zer da?

    IKASTAROAK – TAILERRAK

    SARRERA

    Azpeitiko Jabetze Eskolen helburua, emakumeei, beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzea da. Eskola, maila pertsonalean eta kolektiboan indartu, elkarrekin ikasi, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratu eta gure parte-hartze soziopolitikoa handitzen lagunduko digun topagunea da.

    Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareko kide gara 2010 urteaz geroztik. Prestakuntza eskaintza anitza eta parte hartzailea osatzeko, emakumeen proposamenetatik eta parekidetasuna bultzatzeko lan-ildoen lanketatik abiatzen gara.

    Gure eskolan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, jendarte parekideago baterako bidea elkarrekin egin dezagun!

    ARBIDIEAK Izena emateko epea: urtarrilaren 20tik 31ra Non eman behar da izena:

    Emakumeen Txokoan. Goiko kale, 12 behea. 943 15 70 55 | 688 75 10 00 | Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

    OHARRAK: * Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da (aurretik eskatzea beharrezkoa da).

    JARRAI GAITZAZU: Facebook: AzpeitikoEmakumeenTxokoa Twitter: @ETxokoa Instagram: @emakumetxokoa

     

     

  • IKASTAROAK / urtarrila-ekaina

     

    IKASTAROAK

    M8 ETA GERO ZER?

    Aurreko urteetako martxoaren 8etan burutako grebak eta herrian izandako mobilizazioek aurreikuspen guztiak hautsi dituzte. Inoiz baino emakume gehiago atera dira kalera, mugimendu feministaren borrokan mugarri garrantzitsu bat markatu duelarik egun honek. Kanpora begirakoa izugarria izan den arren, barne antolaketa eta giharrari dagokionez, hainbat hutsune eta kezka identifikatu dira. Zein lotura du honek bizi garen jendarte ereduarekin? Gure herriko mugimendu eta sare feministen erraiak nola daude? Herriko mugimendu feminista sendotu, hausnartu eta egituratzeko helburuarekin espazio bat osatzea da tailer honen helburua. Jendeartean ematen ari diren aldaketak ulertzeko eta feminismotik aurrera begirako estrategia berriei bide egiteko.

    Formatzailea: Maialen Larrea eta Ainhoa Narbaiza (Joxemi Zumalabeko kideak) Hizkuntza: Euskara Noiz: Otsailak 14, ostirala; eta 15a, larunbata Ordutegia: ostirala 17:00etatik 20:00etara; larunbata 10:00etatik 13:00etara Iraupena/Prezioa: 6 ordu / doainik

    BOXEO IKASTAROA

    Boxeoari buruzko mito ugari daude, hala ere, geroz eta emakume gehiagok praktikatzen dute kirol hau. Boxeo ikastaro honetan, emakumeak indartsuak garela demostratuko dugu eta gure buruari jarritako erronkei aurre egingo diegu. *Oharra: boxeorako eskularruak dituenak, ekarri ditzala.

    Formatzailea: Isa Rodriguez Hizkuntza: Gaztelaniaz Noiz: ostiraletan, otsailaren 7tik maiatzaren 22ra, bi astean behin. Ordutegia: 18:00etatik 19:30etara Iraupena/Prezioa: 8 saio, 12 ordu / 18€ (langabetu eta ikasleek 12€)

    ZORU PELBIKOA LANTZEN

    Emakumeok, bizitzan zehar, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu, editzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea, pisuak hartzea eta abar. Honelako ekintza bakoitzeko gure zoru pelbikoa ahuldu egiten da eta gune horretako muskulazio guztia indartzea da ikastaroaren helburua.

    *18 urtetik gorako edozein emakumerentzat

    Formatzailea: Saioa Baena Hizkuntza: Euskaraz Noiz: ostiraletan, otsailaren 7tik, apirilaren 24ra. Ordutegia: 11:00etatik 12:30etara Iraupena/Prezioa: 10 saio, 15 ordu / 22,5€ (langabetu eta ikasleek 15€)

    GENERO INDARKERIA. INDARKERIA PSIKOLOGIKOA ETA AHALDUNTZEA

    Genero indarkeria munduko krimenik hedatuena da, ezkutuan eta isilpean dagoena. Genero indarkeriaria, patriarkatuaz eta honi loturik datorren maitatzeko ereduaz ahalbidetzen da. Honela, maitasuna eta indarkeriaren arteko mugak lausotzen dira, tratu txarretan oinarritutako harremanak sortzeko marko bilakatzen delarik. Ikastaro honetan, genero indarkeriaren inguruan sortu diren mitoez hausnartuko dugu, indarkeria psikologikoaren ezaugarriak ezagutu eta hauei nola aurre egin.

    Irakaslea: Ihintza Lapazaran Hizkuntza: Euskara Noiz: martxoak 27, ostirala; eta martxoak 28, larunbata Ordutegia: ostirala 17:00etatik 20:00etara eta larunbata 10:00etatik 13.00etara Iraupena/Prezioa: 6 ordu / doan

    HAUSNARKETA FEMINISTAK: QUEER TEORIEI HURBILPEN BAT

    Gizarte neoliberalean queer subjektuak duen eta izan dezaken lekuaren inguruko hausnarketa bat. Gorputz eta aliantza politiketatik egungo kapitalismoa birpentsatzeko saiakera. Pentsamendu, politika eta identifikazio estrategia heterozentratuetatik haratago joateko ahaleginean.

    Irakaslea: Mijo Lizarzaburu Hizkuntza: Euskara Noiz: astelehenetan, otsailaren 3tik martxoaren 30era Ordutegia: 18:00etatik 19:30etara Iraupena/Prezioa: 8 saio, 12ordu / 18€ (ikasle eta langabetuek 12€)

    MENOPAUSIA: HAUSNAREKTARAKO UNEA

    Ikastaro honek, gure bizitzaren bigaren zatia bizitzeko, helduarorako prestatzeko helburua du. Modu sortzailean eta aberasgarrian egingo da lan, gure burua zainduz, gure irudiaren eta bizitzeko moduen aldaketei aurre egiten ikasiko dugularik. Bestetik, menopausia garaian ematen diren aldaketak ezagutuko ditugu, zalantzak eta beldurrak gutxitzeko asmoz eta gure bizitzataz modu kontzienteagoan ahaldunduz.

    Irakaslea: Pepa Bojo Hizkuntza: Gaztelera Noiz: astearteak, martxoaren 31tik maiatzaren 26ra Ordutegia: 18:30etatik 20:00etara Iraupena/prezioa: 12 ordu / 18€ (langabetu eta ikasleek 12€)

    MIKROESTAMPA TAILERRA

    Ikastaro esperimental honen proposamena, liburu arteei aplikatutako grafikoen bitartez adierazpen forma politikoak eta adierazpen estetikoak sortzeko ibilbide gauzagarri bat sortzea da.

    Zehatzago, liburuen arteei aplikatutako mikroestampak, selloak eta errepikatutako patroiak sortzeko, material bigunen gaineko zulo bidezko grabatuei sarrera bat izango da.

    Irakaslea: Julia Villarrubia Hizkuntza: Gaztelera Noiz: apirilak 25, larunbata Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etatik 17:30etara Iraupena/Prezioa: 6 ordu / doan

    NIRE EMOZIOAK PAPER ETA TELA GAINEAN MARRAZTEN

    Ikastaro honetan, gure emozioen, ideien eta pentsamenduen gestiorako erabilgarria izango den marrazkiekiko interesa pizten saiatuko gara patroi sinpleen bidezko marrazketa ikasiz. Unibertsu emozionala ordenatzeko gure sormena erabiliko dugu eta poltsa batean eta orri-markatzaile batean plasmatuko ditugu.

    Irakaslea: Marian Idiáquez Hizkuntza: gaztelera Noiz: larunbatetan, otsailaren 1etik martxoaren 20ra Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara (azken bi saioak 12.00etara) Iraupena/Prezioa: 16 ordu / 24€ (langabetu eta ikasleek 16€)

     

 

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information