wrapper

Oharrak

Parekidetasuna sub

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zen ostiralean

 

elkarretaratzea A25

Ostiralean, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen. Iluntzean, 19:30ean, Emakumeen Mahaiak deituta elkarretaratze jendetsua egin zen plazan. 100dik gora lagun bildu ziren emakumeen kontrako indarkeria salatzeko.

Azpeitiko Udalak indarkeria mota horri aurre egiteko sentsibilizazio eta hezkuntza programak abian jarri ditu aurten. Egun horren harira, azaroko plenoan adierazpen instituzionala ere onartu zen aho batez.

Gehiago irakurri

Indarkeria matxistari aurre eginez, 'Beldur Barik'

beldur barik

Bihar azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, Azpeitiko Udalak hamaika ekimen, hezkidetza proeiktu eta bestelako garatzen baditu ere urte osoan zehar, gaur eguerdian indarkeria kasu zehatz horien inguruko lanketa eta sentsibilizazioa lantzeko 'Beldur barik' programa aurkeztu dute. Duela zenbait aste hasi ziren lanketak ikastetxeetan, gaur agertu duten bezala.

Eneko Etxeberria Alkateak  "erakunde publikoek dugun erantzukizunaz jabetu, ardura hartu eta gai hau gure agenda politikoetan jartzeko" konpromisoa berretsi du. Gogoratu du Azpeitiko Udalak urteak daramatzala emakumeenganako indarkeriarekin bukatzeko proiektu eta zerbitzu ezberdinak abian jartzen eta erakunde arteko koordinazio eta jarduera protokoloa, hezkidetza programa, festetako kanpainak eta beste hamaika ekarri ditu gogora. "Datuek erakusten digute, ordea, ez dela nahikoa. Aurten, Udaleko Gizarte Zerbitzuak lau kasu berri artatu dituzte, eta horietatik bik 27 urte baino gutxiago zituzten", salatu du. Azken urteotan errepikatzen den joera hori dela eta belaunaldi gazteagoetan gertatzen direla indarkeria kasuak ere azpimarratu du.

 Horregatik jarri da arreta gazteengan, neska eta mutil gazte guztiengan.

Gehiago irakurri
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Azaroaren 25a 'Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna' da. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak bere gaitzespen irmoa erakutsi nahi du indarkeria sexistako adierazpen mota guzti -guztien aurrean, horiek guztiak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen emaitza baitira.

Emakumeenganako indarkeria, zoritxarrez, gure gizarteko errealitateetako bat da. Ez dira kasu isolatuak. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da begirada zabaltzea, emakumeenganako indarkeriari buruzko ikuspuntu orokorra izatea, eta indarkeriaren jatorria gure jendartean errotuta dauden botere harremanetan jartzea.

Horrenbestez, ezinbestekoa da ulertzea ezin daitekeela emakumeenganako indarkeriaren kontra borroka egin, gizonezkoen eta emakumezkoen ereduak sakon eraldatu gabe, ezta gizon eta emakumezkoen harreman afektibo eta sexualak eraikitzeko modua eraldatu gabe ere.

Gehiago irakurri

Bost urteko ibilbidea borobiltzeko ikasturteari hasiera emango dio Emakume Txokoak

DSC 0485

Ospatzeko ikasturtea hasi du Emakume Txokoak. Bost urte pasatu dira ateak zabaldu zituenetik. Ordutik hamaika esperientzia bizi izan dira bertan, eta horrela izaten jarraitzeko beste hamaika ekimen antolatu dituzte urteurrena ospatzeko.Ospakizunak asteazkenean hasiko dituzte tailer batekin, beti bezala lanean. Irantzu Mendiak gidatuta 'Zergatik berreskuratu emakumeen memoria historikoa? Gure memoriaren
hutsuneak betetzen' tailerra egingo da 19:00etatik aurrera Emakume Txokoan.

Gehiago irakurri

Irekita da Jabetze Eskolan izena emateko epea

parekidetasun

Emakumeentzako Jabetze Eskolak martxan jarri dituzte berriro Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak. Irailaren 24ra bitartean zabalik izango da horietan izena emateko epea. Ikusi eskuorria.

Informazio osagarria edo argibideak behar izanez gero, goizetan udaletxeko Parekidetasun sailera jo daiteke. Arratsaldeetan, aldiz, Emakumeen Txokoan argituko dituzte interesa dutenen zalantzak.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information