wrapper

Parekidetasuna sub

Bilboko hilketa matxista salatzen du udalak

Bilboko hilketa matxista salatzen du udalak

Bilbon izandako hilketa matxista salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak. Gehiago irakurri
Indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko da santotomasetan

Indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko da santotomasetan

Azpeitiko Udalak, Emakume Txoko eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean, Nik xinisteñat kanpainaren baita indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko du santotomasetan ere. Aurrez saninazio, karnabal edo Sanjuandegiko festetan ere jarri izan da indarkeria matxistaren inguruko informazio, sentsibilizazio eta, beharrezko kasuetan, artatzeko. Emakumeak, eta batez ere, neska gazteek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizizpen, iritzi eta interesak jasotzeko eta babes eta elkartasun gune gisa irudikatzea da helburua. Bertan, indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskainiko dira.  Gunea, 12:00etatik 20:00ak bitartean izango da etenik gabe zabalik, Plaza Txikian.  Gehiago irakurri
Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguneko adierazpena

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguneko adierazpena

Azaroaren 25ean emakumeek indarkeria matxistarik gabeko bizitza askeak izateko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu, espazio publikoan zein pribatuan berdintasun-baldintzez gozatzeko, herritartasun osoari dagokien eskubideak bermatze aldera. Hitz batez, norberaren askatasun indibidual eta kolektiboaren garapena bermatzea eskatzen dugu. Gehiago irakurri
Soraluzeko emakumearen hilketa matxista salatu nahi du udalak

Soraluzeko emakumearen hilketa matxista salatu nahi du udalak

Soraluzeko emakumearen hilketa matxista salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak. Gehiago irakurri
Emakumeen ahalduntzerako ikastaro eta ekintza oparoa prest

Emakumeen ahalduntzerako ikastaro eta ekintza oparoa prest

Irailaren 19tik 30era irekiko da Jabetze Eskolan zein bestelako tailer eta saioetan izena emateko epea. Jabetze eskolako sei ikastaro; parte hartze, sentsibilizazio eta integraziorako beste 4 ekintza, literatura feminista taldea, Empalabramiento emakumeen ahalduntze proiektua eskainiko dira, besteak beste. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea