wrapper

Oharrak

Parekidetasuna sub

Irekita da Jabetze Eskolan izena emateko epea

Emakumeentzako Jabetze Eskolak martxan jarri dituzte berriro Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak. Irailaren 24ra bitartean zabalik izango da horietan izena emateko epea. Ikusi eskuorria. Informazio osagarria edo argibideak behar izanez gero, goizetan udaletxeko Parekidetasun sailera jo daiteke. Arratsaldeetan, aldiz, Emakumeen Txokoan argituko dituzte interesa dutenen zalantzak. Gehiago irakurri

Erasoei aurre egiteko prebentzioa, sentsibilizazioa eta arreta

Festen atarian eta zoritxarrez egunero festa giroko erasoren bat del notizia, azken aldian, konturatuta Azpeitiko Udalak Saninazio festetarako indartutako kanpainaren berri eman nahi izan du. Indarkeria sexistarik gabeko herria eraiki nahi dutela Azpimarratu du Eneko etxeberria alkateak, hitza hartzean; eta horregatik urte osoan zehar proiektu eta ekimen ugari lantzen ditu erakunde eta eragile ezberdinekin. "Badakigu ordea, herriko festetan eraso sexistak biderkatu egiten direla, 'dena libre da' kultura zabaltzen delako. Ez dugu aitzakiarik onartuko, eraso sexistarik gabeko festak nahi ditugu, guztiok gustora, libre eta seguru biziko ditugun festak. Eta ozen esan nahi dugu Udal Gobernuak ez duela inolako eraso sexistarik onartzen" adierazi du Etxeberriak. Eraso sexistak dionean mota guztietako eraso sexistei buruz ari dela ere gaineratu du: bortxaketa, umilazio, irain, mehatxu, e.a. "Nahiz eta eraso horiekgehienbat emakumeek pairatzen dituzten, azpimarratu nahi dugu genero arauak betezen ez dituzten kolektiboen kontrako erasoak ere baztertu egiten ditugula Gay, lesbiana, transexual, intersexual eta bisexualen kontrakoak",… Gehiago irakurri

Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguneko adierazpena

Ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko. Ekainaren 28an, baina baita urte osoan zehar ere, sexu portaerak eta joerak libreki aukeratzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi du Azpeitiko Udalak. Eta, bereziki, aitorpen bat egin nahi dio gayen, transexualen, transgeneroen, bisexualen eta queer-en mugimenduari, baita mugimendu feministari ere, horiek jakin baitute sexu eskubideen alde borrokatzen, eta jendarte multzoak sexuari, generoari eta sexu ohiturei buruz dituen estereotipoen kontra egiten. Gehiago irakurri

Azpeitiko Udalak azken orduotako hilketa matxistak salatu eta datozen orduotan egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten die herritarrei

Azken orduotan Gasteizen eta Angelun izandako lau hilketa matxista bortitz eta basatiak salatu nahi ditu Azpeitiko Udalak. Azken 24 orduotan lau emakumeren hilketaren berri izan dugu eta heriotza horiekin, aurten sei dira, dagoeneko, Euskal Herrian indarkeria matxistak hildakoak. Hilketa horiek zein bestelako edozein eraso matxista salatzen ditu Azpeitiko Udalak. Hildakoen senitarteko zein gertukoenei beren elkartasuna ere adierazi nahi die Udalak eta herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatzen diren kontzentrazio edota bestelako ekimenetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak. Gure gizartearen egiturazko gaitz latz honi aurre elkarlanean egin beharrekoa baita. Gehiago irakurri

Maiatzaren 20an, ikasturte bukaerako jaialdia

Urtero bezala, Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak ikasturte bukaerako jaialdia antolatu dute, eta maiatzaren 20an osapatuko dute. Jaialdiaren helburua ikasturtean Emakumeen Txokoan garatu diren Jabetze eskolako ikastaro eta ekimenetan parte hartu duten emakumeak elkartu, gure esperietzia partekatu eta egindako lanaren emaitza herriratzea da. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information