wrapper

Parekidetasuna sub

Azaroaren 25eko egitarauaren barruan antolatutako azken ekintza datorren astelehenean (abenduak 11) izango da. Genero indarkeria adineko emakumeen kontra: ezkutuko errealitatea ezagutzen hitzaldia eskainiko du Pepa Bojó psikologo feministak, Baigeran, 17:30ean.

Urte askoan, indarkeria jasandako emakumeekin aritu da terapia lanetan Bojó, eta hainbat ahalduntze eskolatan eskaini du prestakuntza, baita Azpeitiko Emakumeen Txokoan ere.

Udaleko Parekidetasun Sailak eta Baigera elkarteak elkarlanean antolatu dute hitzaldia, ezkutukoa den gaia plazaratu, eta adineko emakumeen kontrako indarkeriaren gaia mahai gainean jarri asmoz.

Hitzaldiaren ondoren, luntx txiki bat egongo da, solasaldiarekin jarraitzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea