wrapper

Parekidetasuna sub

erasoen kanpaina

Festen atarian eta zoritxarrez egunero festa giroko erasoren bat del notizia, azken aldian, konturatuta Azpeitiko Udalak  Saninazio festetarako indartutako kanpainaren berri eman nahi izan du. Indarkeria sexistarik gabeko herria eraiki nahi dutela Azpimarratu du Eneko etxeberria alkateak, hitza hartzean;  eta horregatik urte osoan zehar proiektu eta ekimen ugari lantzen ditu erakunde eta eragile ezberdinekin. "Badakigu ordea, herriko festetan eraso sexistak biderkatu egiten direla, 'dena libre da' kultura zabaltzen delako. Ez dugu aitzakiarik onartuko, eraso sexistarik gabeko festak nahi ditugu, guztiok gustora, libre eta seguru biziko ditugun festak. Eta ozen esan nahi dugu Udal Gobernuak ez duela inolako eraso sexistarik onartzen" adierazi du Etxeberriak.

Eraso sexistak dionean mota guztietako eraso sexistei buruz ari dela ere gaineratu du: bortxaketa, umilazio, irain, mehatxu, e.a. "Nahiz eta eraso horiekgehienbat emakumeek pairatzen dituzten, azpimarratu nahi dugu genero arauak betezen ez dituzten kolektiboen kontrako erasoak ere baztertu egiten ditugula Gay, lesbiana, transexual, intersexual eta bisexualen kontrakoak", azpimarratu du.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea