wrapper

Parekidetasuna sub

 ekainak 28

Ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko.

Ekainaren 28an, baina baita urte osoan zehar ere, sexu portaerak eta joerak libreki aukeratzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi du Azpeitiko Udalak. Eta, bereziki, aitorpen bat egin nahi dio gayen, transexualen, transgeneroen, bisexualen eta queer-en mugimenduari, baita mugimendu feministari ere, horiek jakin baitute sexu eskubideen alde borrokatzen, eta jendarte multzoak sexuari, generoari eta sexu ohiturei buruz dituen estereotipoen kontra egiten.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea