wrapper

Parekidetasuna sub

Azken orduotan Gasteizen eta Angelun izandako lau hilketa matxista bortitz eta basatiak salatu nahi ditu Azpeitiko Udalak. Azken 24 orduotan lau emakumeren hilketaren berri izan dugu eta heriotza horiekin, aurten sei dira, dagoeneko, Euskal Herrian indarkeria matxistak hildakoak. Hilketa horiek zein bestelako edozein eraso matxista salatzen ditu Azpeitiko Udalak.

Hildakoen senitarteko zein gertukoenei beren elkartasuna ere adierazi nahi die Udalak eta herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatzen diren kontzentrazio edota bestelako ekimenetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak. Gure gizartearen egiturazko gaitz latz honi aurre elkarlanean egin beharrekoa baita.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea