wrapper

kultura sub

Astearte karnabala ere indartsu dator aurtengoan

karnabalak

Pasatu den zapatuan, kaldereroekin eman zitzaion hasiera aurtengo karnabalei. Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak zapatuko kalejiraren balorazioa positiboa egiten du: "Azken urteotan handitzen doan festa da. Badugu oraindik zer hobetu, eta aurtengoan ere hartu ditugu notak, baina parte hartzea gero eta handiagoa da, eta poztekoa da hori". Festan parte hartu zuten, Juan Antxieta Musika Eskola eta Udal Musika Bandari eskerrak ere eman nahi dizkio: "Eskertzekoa da hauen lana, baina bi talde horiez gain parte hartu zuten guzti-guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiet", azaldu du.

Egun gutxiren faltan, asteburura begira da Ibarzabal: "Aurten, Festa Batzordean horrela eskatu zelako, astearte karnabala indartzeko apustua egin dugu". Horrela, astearte arratsean zezena, umeentzako jolas eta pakea eta kale ikuskizuna izango dira. Kalean giroa sortzeko asmoz programatu da kale ikuskizuna. 

Gehiago irakurri

Ikusgai da larunbatetik 'Hezurren Egia' erakusketa Ingurugiro Etxean

eraksketa5

Zapatuan inauguratu zen Ingurugiro Etxean Hezurren Egia erakusketa, eta nahi duen orok, debalde, ikusgai du zapatutik. Erakusketa, Hezurren Egia proiektu osoaren zati bat da, eta helburu gisa historiaurrea herritarrei ezagutaraztea du. Horretarako, bailaran edota inguruan egindako aurkikuntzen erreplikak daude ikusgai, panel informatzaileekin batera.

Gehiago irakurri

Kaldereroekin emango zaie hasiera karnabalei

inauteriak weberako

Bihar 19:00etan, kaldereroen zartagin-soinu eta karnabaletako doinuekin hasiko dira karnabalak. 23:00etan, berriz, Joxe Replairen kontzertua izango da Sanagustinen. Kaldero osteko igandean egin ohi den Udal Musika Bandaren inauterietako kantuen ohiko kontzertua, aurten, atzeratu egin dute eta datorren zapatuan, otsailaren 6an, izango da19:00etan Sanagustin kulturgunean.

Karnabaletako asteburuan, berriz, ostiralean Euskal inauterien jaialdiarekin hasi eta astearte karnabalean 20:00etan izango den suzko zezena bitartean festa giroaz, kale giroaz eta herri giroaz gozatzeko aukera eskaintzen duten ekitaldi ugari izango dira.

Egitaraua.

Gehiago irakurri

Artzai Inudeekin batera danborjoleak irteteko ohiturari jarraipena emateko, deialdi irekia

danborjoleak

Aurtengo karnabaletan, azken urteotako ahaleginari jarraipena emanez, Artzai Inudeekin batera danborjoleak kalejiran irteteko ohitura egonkortzeko bidea egin nahi du Udalak. Horretarako, danborra jo nahi duten herritarrei parte hartzeko deialdia egiten die. Parte hartu nahi dutenek Udal Kultur bulegoan eman beharko dute izena (943 15 70 68).  Entseguak urtarrilaren 29an eta otsailaren 4an izango dira, 20:00ean eta Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea).

Gehiago irakurri

Kaldereroetan parte hartzeko deia

kaldereroak

Zapatuan, urtarrilaren 30ean, kaldereroak izango dira herrian. Hori dela eta Azpeitiko Udalak herriko talde, elkarte eta eragileei festa horretan parte hartzeko deia luzatzen die, zartagin-doinu eta abestiekin parte har dezaten. Kaldereroi laguntzen izango dira Antxieta Musika Eskolako kideak, Udal Musika Banda eta bi karroza.

Parte hartu nahi dute guztiek Arana kalean egon beharko dute zapatuan19:00etarako; kaldereroen ohiko janzkera, mailu eta zartaginarekin. Handik, Bustinzuriko Errebala, Plaza Nagusia, Enparan Kalea, Erdikale, Elizkale et aDonejakue kalea zeharkatu ostean Plazara iritsiko dira, eta han emango zaio bukaera kalejirari.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea