wrapper

Oharrak

kultura sub

Elkarlanean antolatutako Santio eta Saninazioetan, erasoen aurkako kanpaina berezia egingo du Udalak


festen aurkezpena

Atzera kontaketa hasi da. Gero eta egun gutxiago falta da Azpeitia festak hartzeko, eta ostegunean, Udalak festak antolatzen aritu diren herriko talde eta eragileekin batera aurkeztu zituzten festak. 

Eneko Etxeberia alkateak azaldu bezala, "festa hauek ez dira Udalarenak, eta gaur horixe nabarmendu nahi dugu irudi honekin. Herritik eta herritarrok gozatzeko antolatzen ditugu festak, elkarlanean". Festen antolaketan hamaika herriko talde eta elkarte izan direla bidelagun aipatu zuen, eta ezingo luketela lan horretarako konpainia hoberik aurkitu azpimarratu zuen.

Gehiago irakurri

Marta Pineda aiarraren kartelak iragarriko ditu Antzerki Topaketak

kartela16

Azaroan ospatuko diren XXXIV. Aztzerki Topaketek badute kartela. Marta Pineda aiarraren lana aukeratu du epaimahaiak, aurtengo topaketak iragartzeko. Lehiaketan 28 lanek hartu dute parte (ikusgai izan dira ekainean Betharram aretoan) eta epaimahaiko kideek ez zuten lan erraza izan bat bakarra aukeratzeko lanetan.Epaimahaiak kontuan izan ditu erakusketa ikustera joan direnen puntuazioak ere erabakia hartzerako garaian. Marta Pinedak 900 euroko diru saria jasoko du eta bere lanak zabalkunde handia izango du.

Informazio zabalagoa jasotzeko, Azpeitiko Udalaren Kultur Sailera jo dezakezue (943 157 068).

Gehiago irakurri

Azpeitia dantzan jartzeko prest!

azpeitia dantzan aurkezpena

Zapatuan hasiko da aurtengo Azpeitia Dantzan, eta gaur aurkeztu dute egitaraua Udal ordezkariek eta parte hartuko duten eragileek. Josu Labaka Kulturako Batzordeburuak herrian dantzaren arloan eragileek egiten duten lana azpimarratu nahi izan du: "Herrian dantza egiteko aukera ugari ditugu. Aurtengo Azpeitia Dantzanen parte hartuko duten taldeak ibilbide luzekoak ditugu, ondo sustraituak daude gure herrian". Horretaz gain, urte guztian zehar herriko dantza eta kultura aberasteko egiten duten lana errekonozitu eta eskertu nahi izan die: "Dantza egiteaz gain, dantzari transmisio lan izugarria ere egiten dute. Udaletik eta kultur mugimendutik transmisioarii izugarrizko garrantzia ematen diogu, gure erronka nagusietako bat da, eta horregatik eskertu nahi diegu urteotako lana". 

Gehiago irakurri

Soseasuko sormen gunearen ideia kokatzeko ate irekiak egin ziren atzo

soreasun bilduta

Atzo 18:30eatatik aurrera izan zuten herriko kultur eragile eta norbanakoek Soreasuko eraikina gertutik ezagutu eta Udala eta Kultur Mahaia elkarlanean garatzen ari diren prozesu parte hartzailearen inguru marrazkia ezagutzeko aukera.  30 lagun inguru elkartu ziren proeiktuaren gorabeherak ezagutu eta eraikina bera gertutik ezagutzeko.

Lehenik eta behin, beheko solairuko gela batean elkartu ziren azalpenak emateko, eta ostean, eraikina ezagutzeari ekin zioten.

Gehiago irakurri

Sormen gunea eraikitzeko prozesuaren baitan, ate irekiak Soreasun

batzarra

Azpeitiko Udala eta Kultur Mahaia elkarlanean egiten ari diren Soreasuko sormen gunearen prozesuaren baitan, datorren asteazkenean, ekainak 22, 18:30etan Soreasu eraikinean, ate irekien saio bat egingo da. Helburua da, orain artean herritar norbanakoekin zein taldeekin landutako proiektua lekuan bertan kokatzea, eta prozesuak orain arte eman duenaren azalpen orokorrak ematea.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information