wrapper

Oharrak

kultura sub

Azpeitira iritsiko dira Donostia 2016ko "Bake-ituna" proiektuko ekitaldiak

bake ituna

Donostia 2016ko, Europako Kultur Hiriburuko "Bake-ituna" proiektua Azpeitira iritsiko da interbentzio garaikideak biltzen dituen "Aldiriak" sailarekin. Ekimenen aurkezpena gaur egin da, Azpeitiko udaletxean eta bertan izan dira: Azpeitiko Kultur zinegotzia Josu Labak; Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berástegui, "Bake-ituna"-ren komisario Pedro G. Romero eta Juan Luis Moraza artista.

"Deia interes handiz jaso genuen, ekimena eta ideia hori, Bakearen inguruko ekimena antolatzea garrantzitsua dela ulertzen dugulakoa. Bakea da hitzetik hortzera eta denon ahotan dabilena, eta lortzeko hain zaila dena, kasu honetan kulturatik bake hori eraikitzen saiatzeko eta ikuspegi kritiko batetik interpretatzeko ariketa bereziki interesgarria iruditzen zitzaigun eta hasieratik eskuzabaltasunez hartu dugu eta laguntzeko saiakera horretan murgildu", agertu du Labaka zinegotziak.

Gehiago irakurri

Festen balorazio positiboa

festak

Azpeitiko Udalak  Santio eta Saninazio festen balirazio ona eta positiboa egin du, gaur festak bukatu berritan. "Herritar eta bisitari asko ibili da orokorrean kalean eta antolatutako ekintzetan" adierazi du Mikel Ibarzabal festa batzordeburuak. Azpeitiko Udala, orokorrean, gustura dago, festak normaltasun osoz joan direlako eta ez delako arazo berezirik izan festa egunetan.  Aurten, erasoen prebentzio, informazio eta arretarako kanpaina berezia egin da, jende gehienak errespetuz jokatu duela azpimarratu nahi da. "Eraso sexista salaketarik ez da jaso eta jendeak harrera oso ona egin dio arreta guneari, eta gustura gaude, kanpainak bere emaitzak eman dituela uste dugulako" adierazi du Leire Etxaniz Parekidetasun batzordeburuak.

Bestelako gertaerak izan dira, ordea, tamalez: lapurretak, pintadak eta txikizio txikiak, besteak beste, guztiak salatu nahi ditu Udalak.

Azpeitiko Udalan barkamena eskatu nahi dizkie, festen eraginez eragozpenak sortu zaizkien herritarrei. Eta, eskerrak eman nahi dizkie jarrera onen alde egin duten herritar eta bisitari guztiei festak, elkarlanaren eraginez horren ondo joan direlako.

Gehiago irakurri

Bihar, osteguna, uztailak 28, barraketan Umeen Eguna izango da

Urtero legez, saninazioak hasi aurretik Udaleko Festa Batzordeak ,Umeen Barraka Eguna antolatu du aste honetarako.  Hala, ostegunean, uztailak 28, izango da aurtengo barraka eguna. 16:30eatik aurrera, Betharrameko jolastokian dauden tiobibo eta barraka guztietatako prezioa euro batekoa izango da.

Gehiago irakurri

Saninazioetan mazero lanak egiteko jendea behar da

Udal Festa sailak saninaziotako azken kontuak lotzen ari da. Gauza gutxi falta dira dena prest izateko, baina saninazioetan Udal Korporazioarekin irteten den mazolari edo mazero taldea osatzeko pertsonak behar dira . Horregatik, Azpeitiko Udalak dei egiten die herritarrei animatu eta parte har dezaten. Interesatuek Udal Kultura sailera deitu behar dute, 943 15 70 68 telefono zenbakira, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Gehiago irakurri

Munoaundi ezagutzeko, bisita gidatua zapatuan

munoaundi

Uztailak 23an, zapatuan, bisitaldi gidatua antolatu da Munoaundira (Azkoitia-Azpeitia).  Munoaundiko Burdin Aroko herrixka gotortua ezagutzeko aukera izango da bisita horretan. Bisita gidatuko irteera Azkoitian, Kukuherriko aterpetxeko aparkalekuan izangoda 11:00etan. Oinez, 25-30 minutu ibili ostean herri haserritura iritsi eta bisitagidatuaz gozatzeko aukera izango da. Bisita gidatura joan, baina oinez iristeko zailtasunak dituzten lagunei, ibilgaia jarriko zaie eremu horretara iristeko.

Mendiko bota edota oinetako egokiak, beroki edo zira eta ura eramatea gomendatzen da.

Bisita gidatua elebitan egingo da euskaraz eta gazteleraz.

 

Indusketen bigarren fasea, abian

2015. urtean Munoaundiko indusketa arkeologikoaren X. ekinaldia izan zen. Proiektuaren II. fasean bete-betean sartuta dago pasa den astetik.

Indusketa lanetan segitzeko, 20-25 pertsona arteko lantaldea osatu zen iaz, eta aurten, 25 lagun ari dira lanean.

.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information