wrapper

Oharrak

kultura sub

Bandera jaitsita ere, festak asteburu osoan jarraituko du

Bandera jaitsita ere, festak asteburu osoan jarraituko du

Bandera jaitsieran ere gonbidatu bereziak izan ditugu Azpeitian. Udazkenean 50. eta 60. hamarkadetan batez ere Andaluziatik eta Galiziatik etorritako azpeitiarrei egindako festako ideia bati segika, eta Azpeitian Valle de la Serenatik (Badagoz, Espinia) etorritako herritar  ugari dagoela jakinda, bertako udal ordezkariak gonbidatu dira, bi herrien arteko lotura sendotu nahian. Hala, Jose Angel Benitez Nogales alkatea eta bi zinegotzi izan dira bandera jaisten. 

Bandera jaitsi bada ere, festa asteburura luzatuko da. 

Gehiago irakurri
Hazpandarrak lagun, giro bikainean egin da haurren danborrada

Hazpandarrak lagun, giro bikainean egin da haurren danborrada

 

40 laguneko Hazparneko haur talde bat lagun dutela egin dute Azpeitiko umeek gaur eguerdian ohiko umeen danborrada. Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela 30 urte betetzen dira aurten, eta urteurren horren baitako ekintzetako bat da bisita hori. 40 umeez gain, Hazparnen senidetza lantzeko duten Parezkatze Batzordeko lehendakaria den Danien Camblong ere izan da Azpeitian. 

Aurtengo danborradako karrozak ere gai horixe izan du: bi herrien arteko senidetza. Eta Leire Iriarte eta Naiara Larrañagak karroza ikusgarria egin dute.

Gehiago irakurri
Sansebastian martxarekin batera igoko da aurten ikurriña

Sansebastian martxarekin batera igoko da aurten ikurriña

Ordu gutxi barru danbor hotsek hartuko dute herria. Sansebastian bezperako danbor desfilerako dena prest da; musika, danborrak, banderak.... 

Aurtengoan ere izango dira momentu hunkigarriak. Azpeitiko Udalak prestatu ditu gogoangarriak izango diren momentuak. 

Gehiago irakurri
Inoiz baino talde gehiago izango dira aurtengo sansebastianetan

Inoiz baino talde gehiago izango dira aurtengo sansebastianetan

Astebete falta da Sansebastian bezperarako. Atzera kontaketa hasita dago. Aurten, inoiz baino tanbor hots handiagoa izango da; inoiz baino parte hartzaile gehiago izango dituzte haur zein helduen tanborradak.

Gehiago irakurri
Ostegunean hasiko dira sansebastianetako entseguak

Ostegunean hasiko dira sansebastianetako entseguak

Astebete eskas falta da sansebastianak heldu eta danbor hotsak Azpeitiko kaleak hartzeko. Egun horien aurretik, ordea, danbor taldeen entseguak antolatu ditu Udalak, urtero bezala. Helduen entseguak azken urteotan bezala Izarraitz pilotalekuan 21:00etan egingo dira; hilaren 12, 17 eta 18an. Umeenak, berriz, hilaren 16, 17 eta 18an izango dira Izarraitz Pilotalekuan 16:00etatik aurrera. 

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information