wrapper

kultura sub

Gaur aurkeztu dute zapatu arratsean izango den San Jose Trikiti Jaialdia. Azken 10 urteotan bezala, Euskal herriko Trikiti Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute Josu Labaka Kultura batzordeburuak azaldu bezala "hain gurea den trikitiaren festa".

Zapatuan, 17:30ean hasita, Soreasuko oholtzara igoko dira Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña, Maixa Lizarribar, Errekalde Anaiak, Azkonobieta anaiak, Jexux Izeta, Jone Uria eta Julene Otegi, Aire Ahizpak eta Tapia eta Leturia.

Josu Labakak eskerrak eman dizkie Euskal Herriko Trikiti Elkarteko kideei jaialdia "arrakastatsua" izateko egiten duten lan guztiagatik, eta herritarrei dei egin die zapatuan Soreasura hurbil daitezen.

Bi sarrera bikoitzen zozketa

Azpeitiko Udalak, beste hainbat ekitalditako sarrerekin egin ohi duen bezala, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zapatuko trikiti jaialdirako. Zozketan parte hartu nahi dutenek, gaurtik ostirala bitartean (12:00ak arte) eman beharko dute izena, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita edota 943 15 71 85 telefonora deituta. Izen abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat utzi beharko dute. sarituei telefonoz jakinaraziko zaie.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea