wrapper

kultura sub

Azpeitiko Udalak erakusketa areto berria atondu du Foruen Pasealekua 7. zenbakiak duen bere jabetzako lokalean. Hastear diren Betharram eraikineko obrak direla eta, orain arte eraikin horretako beheko aretoan egin izan diren erakusketak egiten segitzeko egokitu da berria.

60 metro koadro ditu Udal erakusketa areto berriak, eta bihar arratsaldetik aurrera hartuko du lehen erakusketa; Emakumeen Nazioarteko egunaren harira herriko haur eta gaztetxoen lanak izango dira ikusgai.

Ordutegia mantenduko da

Areto berriak ordutegi bera izango du; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta zapatu, igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara izango da.

Hala ere, lehen erakusketak ordutegi berezia izango du eta astegunetan 17:30etatik 19:30etara izango da ikusgai.

Herritarrek lanak bertan

Aretoa herritar orori irekia da, eta bertan ikusgai jartzen diren lanez gozatzeaz gain, lanak bertan jarri nahi dituzten herritarrek ere, horretarako aukera dute. Aretoa erabili nahi dutenek Udalaren Kultura Sailarekin harremanetan jarri eta eskaera egitea besterik ez dute.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea