wrapper

kultura sub

Ikaragarriak izan dira aurtengo karnabalak. Kaldereroetatik hasi, eta Elegante Egunean zein Astelehen Karnabalean izugarria izan da herritarren parte hartzea. Horregatik, "eskerrak eman nahi dizkiegu festa hauetan parte hartu duten herritar guzti-guztiei", adierazi du Festa Batzordeak.

Eguraldiak lagundu du, baina baita herritarrek ere. Ehundaka lagun izan ziren kaldereroetan zartagina eskuan zutela kaleetan kantuan. Elegante Eguna ere giro ezin hobean joan zen, eta Astelehen Karnabalekoa zaila da hitzez azaltzen. Goizean goizetik haur eta heldu, mozorrotuta ibili ziren kalean. Ikusgarria izan zen herritarrek nola landutako mozorroak atera zituzten kalera. Familian, lagun artean... adostu eta koadrila handietan landutako hamaika mozorro ikusteko aukera izan zen, goizetik ordu txikiak arte. "Herritarrek egin dituzte festa hauek ikusgarri, eta guri eskerrak ematea tokatzen zaigu", adierazi dute.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea