wrapper

kultura sub

 

Azken plenoan aho batez onartu zen egutegi bateratuaren hitzarmena sinatu dute gaur Azpeitiko Udalak, Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak. Josu Labaka kultura zinegotziaren hitzetan, "Sanagustinen irekieratik datorren dinamika eta egiteko modu berriei bultzada eman zitzaion iaz, egutegi bateratuaren hitzarmenarekin". Iaz emaitza ezin hobeak izan zirela gogorarazi du, eta "aurreikuspenak gainditu" zirela. Hala 180 kultur ekitaldi baino gehigo izan ziren eta 35.000 ikusentzule inguru mugitu zituen Azpeitiko kultur mugimenduak.

 

Aurten, Udalak iaz bezala 65.000 euroko ekarpena egingo du, eta egutegi bateratuaren aurrekontu osoa 300.000 euro ingurukoa izango da. Bide horretan, Kulturaz kooperatibak inbertsio handiagoa egingo du aurten. Labakak apustu hori eskertu nahi izan du. 

Babes zabala

Aurten, iaz ez bezala, egutegi bateratuaren hitzarmenak udalbatza osoaren babesa izan du: "Iaz ezin izan zen aho batez onartu, baina aurten bai, eta positibotzat jotzen dugu hori. Babes hori batzordeetan egindako lanketaren emaitza da, eta lorpen handia da guretzat horrelako kultur proiektu batek babes zabala izatea", azpimarratu du Labakak. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea