wrapper

kultura sub

ikuslegoaren saria

Atzo, Santo Tomas Eguna, jaso zuen Eromen Produkzioak Zestoako taldeak XXIV. Euskal antzerki Topaketetan irabazitako ikuslegoaren saria. Josu Labaka Kultura zinegotziak saria "pozez" ematen zuela adierazi zuen: "Jaso daitekeen saririk preziatuena ikusleek emandakoa izan daiteke antzerkiaren munduan, eta eskualdeko talde amateur bati topaketetako ikusleek horrela erabakita saria ematea pozgarria da oso guretzat", adierazi zuen. Eromen antzerki taldetik etorritako ordezkariek saria "ilusioz" jaso zutela adierazi zuten; "elkarlanaren fruitua da saria, eta oso gustura gaude" adierazi zuten. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea