Igandean emango zaio hasiera urtero antolatu ohi den organo erromantikoaren nazioarteko zikloari. Urriaren 9an, 20:00etan hasita, Loiolako Basilikan Mariatxen Urkia sopranoa, José Javier Etxeberria eta José Luis Franzesena eta Itziar Urbieta organo joleekin batera arituko dira. Egun horretan eskainiko dituzten piezen artean daude, besteak beste, O Azpeitia, Txokolo, Alleluya, Agnus dei edo Euskal Herriko. Josu Labaka zinegotziaren hitzetan, organo erromantikoaren zikloa indarra hartzen ari da: "Gero eta jende gehiago joan ohi da organo kontzertu hauetara, eta poztekoa da", adierazi du. Azpeitiak organoekin historia estua duela ere gogorarazi nahi izan du: "Balio handiko organuak ditugu herrian, Loiolakoa kasu. Organeriek ere lotura estua izan dute gure herriarekin, eta guk ziklo hau bezalakoak bultzatzen jarraituko dugu, hari hori eten ez dadin", bukatu du.
Aurtengo zikloaren baitan, urtero Azkoitia eta Bergararekin txandatuz joan ohi den ikasleen kontzertua Azpeitian egingo da. Urriaren 22an egingo da 12:00etatik aurrera Loiolan: "Etorkizuneko organu-joleen kontzertua hemen egingo da aurten, eta zorteko gara", adierazi du Labakak.
Azpeitiko egitaraua
Urriak 9, igandea 20:00etan
Mariatxen Urkia sopranoa, J.J. Etxeberria baritonoa eta Itziar Urbieta eta Jose Luis Frantzesena organo jotzaileak
Urriak 16, igandea, 20:00etan
Hondore abesbatza eta Ana Belen Garcia organo jotzailea
Urriak 22, zapatua, 12:00etan
Organo ikasleen kontzertu
Urriak 23, igandea, 20:00etan
Sergio Orabona organo jotzailea.