wrapper

kultura sub


festen aurkezpena

Atzera kontaketa hasi da. Gero eta egun gutxiago falta da Azpeitia festak hartzeko, eta ostegunean, Udalak festak antolatzen aritu diren herriko talde eta eragileekin batera aurkeztu zituzten festak. 

Eneko Etxeberia alkateak azaldu bezala, "festa hauek ez dira Udalarenak, eta gaur horixe nabarmendu nahi dugu irudi honekin. Herritik eta herritarrok gozatzeko antolatzen ditugu festak, elkarlanean". Festen antolaketan hamaika herriko talde eta elkarte izan direla bidelagun aipatu zuen, eta ezingo luketela lan horretarako konpainia hoberik aurkitu azpimarratu zuen.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea