wrapper

kirola sub

Azpeitiko herriaren omenaldia ere izan du Asier Cuevasek

cuevas

Familia eta lagun ugariren artean jaso zuen Asier Cuevas korrikalariak atzo, osteguna, Azpeitiko herriaren omenaldia. Cuevasek bigarren postua lortu zuen 100 kilometroko Munduko Txapelketan irailaren 11ean Herbereetan jokatutako lehiaketan eta Eibarren, bere sorterrian, omenaldiak egin ondoren, bizitoki duen herriaren errekonozimendua egokitu zitzaion. Eneko Etxeberria alkateak Asier "lana, esfortzua eta sakrifizoaren eredu" zela agertu zuen eta ondoren, irabazlearen txapela eman zion. Cuevasek "gero eta azpeitiarragoa" zela onartzeaz gain, familiari eta lagunei eman zizkien eskerrak, emandako laguntza eta babesagatik. Amaitzeko, udaletxera gerturatutako guztiek familia-argazkia atera zuten Cuevas azpitxapeldunarekin.

Gehiago irakurri

Munduko azpitxapeldun Asier Cuevas korrikalariari harrera egingo zaio bihar, osteguna

Asier Cuevas korrikalariak bigarren postua lortu zuen 100 kilometroko Munduko Txapelketan irailaren 11ean Herbereetan jokatutako lehiaketan. Eibartarra izan arren, Azpeitian bizi da Cuevas eta lortutako emaitza bikaina txalotzeko, Azpeitiko Udalak harrera egingo dio bihar, osteguna, 19:00etan. Munduko azpitxapelduna zoriondu nahi duten herritarrek udaletxeko pleno aretora agertzera gonbidatu nahi dira. Animatu eta hartu parte omenaldian!

Gehiago irakurri

Azpeitibili egitasmoa abian jarriko da berriro, ariketa fisikoa egitea ohitura bihurtzen jarraitzeko

azpeitibili14

Adinduen aktibitate fisikoa eta autonomia zein giza harremanak bultzarazteko helburuarekin jarri zen martxan, iaz, Azpeitibili egitasmoa. Taldean oinez ibiltzera irtetzeko aukera eskaintzen du Azpeitibilik, herrian ditugun bidegorri eta paseotaz gozatuz eta esperientzia pilotuaren emaitzak oso onak izan ziren; 27 ibiltariko taldea osatzea lortu baitzen.

Ekimenaren gorakada eta arrakasta aztertu ondoren, programarekin jarraitzea erabaki dute Kirol eta Gizarte Zerbitzuetako sailek. Horrela, saioak berriro abian jarriko dira asteartetik aurrera, Maider Aizpuruaren gidaritzapean. Parte hartu nahi dutenek, ohiko ibiltariak edota hasi nahi dutenek, egun eta ordu hauetan egin ahal izango dute:

Gehiago irakurri

Loiolako biribilguneko belar-meta erre izana salatu du Azpeitiko Udalak

Abuztu amaieran Azpeitian Europako Sega Txapelketa jokatuko da. Ekitaldi garrantzitsua izango da Azpeitiarentzat, lehen mailako kirol ekitaldia izateaz gain, herriko turismoan eta ekonomian eragin handia izango baitu. Horregatik, txapelketarako giro berotzen joateko, Almitza elkarteko kideek belar-meta egin zuten Loiolako Etxebeltz-Izarra aurreko biribilgunean. Orain egun batzuk ordea, erreta agertu zen meta. Azpeitiko Udalak gogor salatu nahi du gertaera. "Ezin dugu eginikoa sinetsi eta ulertu. Hori egin duenak edo egin dutenek Azpeitiaren, Euskal Herriko sega elkartearen, Europako txapelketaren, gure kulturaren eta nortasunaren kontra egin dute. Azalpenik gabeko umekeria bat izateko itxura guztia du, eta hori egin duenak zer kalte eragin duen eta egindakoaren inguruan hausnartzea nahiko genuke", agertu du Eneko Etxeberria alkateak.

Gehiago irakurri

Iralean hasiko den helduen igeriketa ikastarorako izen-emate epea zabaldu da

Udal Kirol Patronatuak helduentzako igeriketa ikastaroak antolatu ditu irailerako eta dagoeneko, izen-emate epea zabaldu da. Honela, bi ordutegi izango dira; batetik, irailaren 14ean hasi eta abenduaren 14ra bitarteko saioak astelehen eta asteazkenetan egingo dira 20.00etatik aurrera. Aldiz, irailaren 15ean hasi eta abenduaren 15era bitarteko ikastaroko saioak astearte eta ostegunetan egingo dira 10.00etan. Ikastaroaren prezioari dagokionez, Patronatuko bazkideek 102 euro ordainduko dute eta bazkide ez direnek, 178,50 euro. Era berean, arduradunek aurreratu dutenez, oraindik plazak geratzen dira haurren igeriketa ikastarorako. Informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek, igerilekura joan beharko dute.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea