wrapper

kirola sub

Emakumeak korrika egiteko saioak,  jarriko ditu abian Udalak

Emakumeak korrika egiteko saioak, jarriko ditu abian Udalak

Azpeitiko Udalaren Kirol Sailak hamaikagarren urtez jarraian abian jarriko du emakumeak lasterka egitera animatzeko programa. Zuk ere ahal duzu! Programak, hasiera batean, bost asteko iraupena izango du, eta ekimen horren bitartez, emakumeei korrika egitearen onurak eta abantailak ezagutaraztea da helburua. Baita taldean aritzeak suposatzen duen balio erantsia ere.

Gehiago irakurri

Kirol Patronatuak 2017. urtean ere hobekuntzak egingo ditu

 

igerilekua

Herritarrei kirola egiteko ahalik eta aukera zabalena eta azpiegitura egokienak eskaintzea da Udalaren nahia, eta hori gauzatzeko lanean dihardu Kirol Patronatuaren bidez. Bide horretan, aurrerapauso handia eman zen duela urte eta erdi, igerilekuko eraikina berrituta: ordutik, gimnasio handiagoa eta doakoa dauzka Azpeitiak, sauna lehorra eta bustia ere bai, aldagela berriak, eta astelehen goizetan ere ireki egiten dira instalazioak. Ondorioz, bazkide kopuruak nabarmen egin du gora eta une honetan 6.350 herritarretik gora dira Udal Kirol Patronatuko kide."Hobetzen jarraitu nahi dugu, herritarrek ahalik eta kirol eskaintza publiko onena izateko helburu bakarrarekin. Horregatik, eta urte honetan herritarrekin egindako hainbat bileretan jasotako ekarpenen ondoren, datorren urterako hainbat berrikuntza ere aurreikusiak ditugu", adierazi du Estitxu Elduaien Kirol zinegotziak, eta Kirol Patronatuko lehendakariak. Etengabeko hobekuntza da erronka, baina zerbitzu publikoa dela jakitun, "diru publikoaren kudeaketak eskatzen duen arduraz jokatuta" egiten dutela azpimarratu du Elduaienek.

Gehiago irakurri

Eneritz Larrañaga, Mikel Larrañaga eta Joxe Mendizabal Urteko Kirolariak

kirolari onenak

Zapatuan banatu ziren 2016ko Azpeitiko Kirol Sariak. Aurten, Kirol Mahaian adostuta, hainbat aldaketa egitea erabaki da. Bi helburu nagusirekin, herritarren partaidetza areagotzeko eta emakumezkoen kirolari merezi duen ikusgarritasuna emateko. 2016ko Azpetiko Udalaren Kirol Sarietan hiru sari emango dira: Urteko kirolariaren saria, emakumezkoen kategorian Eneritz Larrañaga saskibaloi jokalariak irabazi du; gizonezkoen kategorian Mikel Larrañaga aizkolariak eta boluntario lanagatik aipamen berezia jaso du Joxe Mendizabalek. 30 urte baino gehiago daramatzalako Lagun Onak futbol elkartean borondatezko hamaika lan egiten. 

Gehiago irakurri

Kirol Sarien aukeraketan, herritarren parte hartzea helburu

Azpeitiko Udalak, kirol mahaiko kideekin elkarlanean, urteko Kirol Sarien ekimena berritzea erabaki du, bi helburu nagusirekin: herritarren partaidetza areagotzea eta emakumezkoen kirolari merezi duen ikusgarritasuna ematea.

2016ko Azpetiko Udalaren Kirol Sarietan hiru sari emango dira:

  • Urteko kirolariaren saria, gizonezkoen kategorian (norbanakoak edo taldeak izan daitezke).
  • Urteko kirolariaren saria, emakumezkoen kategorian (norbanakoak edo taldeak izan daitezke).
  • Urteko aipamen berezia, boluntario lanean aritu direnentzat (norbanakoak edo kirol lagun taldeak izan daitezke).
Gehiago irakurri
Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko dutenentzat autobus zerbitzua antolatu du Azpeitiko Udalak

Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko dutenentzat autobus zerbitzua antolatu du Azpeitiko Udalak

Behobia-S.S lasterketara joateko autobus zerbitzua eskainiko du Azpeitiko Udalak; Behobiako irteerara eramateko soilik izango da zerbitzua.

IZENEMATEA: Azpeitiko igerilekuan.
Prezioa: 8,00 euro.
IRTEERA: (azaroak 13 / igandea)
Azkoitian: 7:10 (liburutegi aurrean).
Azpeitian: 7:20 (igerileku aurrean).

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea