wrapper

Oharrak

kirola sub

Kirol jardueretan izena eman daiteke

Azpeitiko Kirol Patronatuak eskaintzen dituen hainbat kirol jardueretan izena eman daiteke, taldea osatzeko lekua dagoelako oraindik. Ekintzak asteko egun eta ordutegi desberdinetan izaten dira. Honako ekintzetan eman daiteke izena:  Jumpfit (astearte ostegunak, 19:00etan), Gap (astelehen eta asteazkenak, 19:30ean),  Cicling (egunero goiz eta arratsaldez), mantenimendu gimnasia (astelehen, asteazken eta ostiralak, goiz eta arratsaldez),  Zumba (astelehen eta asteazkenak, goiz eta arratsaldez) eta abdominal hipopresiboak (astelen eta asteazkenak 17:45ean)

Informazio gehiogo nahi duenak,  astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 21:30tara bitartean, igerilekuan eska dezake.

Gehiago irakurri

Harrera, Iker Aizpuru eta Lander Uriari

HARRERA

Larunbatean, hilaren 6an, egin zien harrera Azpeitiko Udalak iker Aizpuru eta Lander Uriari. Harreran izan ziren Udal ordezkariak, omenduen familia eta lagunak eta Izarraitz Igeri Elkarteko kideak. Estitxu Elduaien kiroletako batzordeburuak eman zizkien oroigarri eta opariak bi igerilariei eta egiten ari diren "lan izugarriagatik" zoriondu zituen.

Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu berri du Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan. Lander Uriak egindako lana ere ezinbestekoa izan zen Euskadik hirugarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.

Gehiago irakurri

Kirola eta festaren arteko zubi lana egingo du aurtengo Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiak

aurkezpena

Atzo aurkeztu zen Azkoitia eta Azpeitia artean apirilaren 16an korrituko den maratoi erdia. Diego Gartziaren asmo eta ametsei helduz segitzen dute maratoi erdia antolatzen; eta, beste behin ere, korrikalari herrikoi, afizionatu eta profesionalentzat, guztientzat, izango da tartea lasterketan. Aurkezpenean, Azpeitia zein Azkoitiko udal arduradunak eta lasterketako ardunadunak eta babesleez gain Gipuzkoako Atletismo Federazioko ordezkariak ere izan ziren. Aurten, federazioak 100 urte betetzen ditu, eta maratoi erdiaren ospakizunen artean, urtemuga hori ospatzeko tartea ere izango da.

Agustin Jimenez lasterketaren koordinatzaileak hasieratik ideia bat azpimarratu nahi izan zuen:  "Kirolaren, kulturaren eta festaren topagunea izango da aurtengo lasterketa". Eta festa eta kirola uztartzeaz gain, bi herriak lotzea ere badute helburu. "Batzea dugu helburu, bi herriak batzea eta afizioa eta bokazioa batzea", jarraitu zuen. Estitxu Elduaien Azpeitiko Kirol batzordeburuak, elkarlana eta boluntarioen lana eskertzeaz gain, Diegoren ametsa izan zuen hizpide: "Diegoren amets hura, maratoi erdia herritarrekin egite hori oraindik mantentzen da. Lasterketa honek berez ilusioa sortzen du, eta aurtengo egitasmo honekin, kirolaren beste ikuspegi bat ematea da helburua, eta eskertzekoa da hori ere", aipatu zuen. Sonia Vazquez Azkoitiko Udaleko ordezkariak zein babesleek ere zentzu berean hitz egin zuten.

Gehiago irakurri

Pilota eta korrika saioak antolatu dira emakumeentzat

kirola

Udalaren Parekidetasun eta Kirol saiak antolatuta emakumeentzako bi kirol eskaintza berri jarriko dira abian datozen asteotan. Alde batetik, 10. urtez jarraian, lasterketa egiteko programa jarriko da abian. Bada korrikarako afizioa gurean. Horren adibide da urte hauetan 160 emakume inguruk hartu dutela parte programa horretan. Beste aldetik, berriz, iaz izandako arrakasta ikusita, aurtengoan ere 'Emakumeak Pilotari' ekimena antolatzea erabaki du Udalak, emakumeak pilotara gerturatzen jarraitzeko.

2014. urtean onartu zuen Udal honek Kirol Plana. Plan horrek genero ikuspegia txertatuta du, eta zehaztutako helburuen artean dago emakumeen kirol praktika indartzea eta emakumeak kirol desberdinetara hurbiltzea.

Gehiago irakurri

Azpeitiko Kirolaria 2015 Saria, Ilunpeko pilotarientzat izan da

P1090217

Ilunpe pilota elkarteko kideek jaso dute Azpeitia Kirolaria 2015 saria. Larunbatean izandako sari banaketan jaso zuten oroigarria, Eneko Etxeberria alkatearen eskutik eta Kirol Batzordeak agertu zuenez, urtean zehar izandako lorpenek eraman zuten erabakia hartzera. Izan ere, 2015 urtean zehar Ilunpeko pilotariek Gipuzkoako Eta Euskal Herriko Herriarteko Txapelketak irabazi dituzte. Ilunpe elkarteaz gain, gainontzeko kirol taldeek ere beren kirolaria hautatu zuten. Hala, honako kirolari hauek ere sariak eskuratu zituzten;

Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information