wrapper

Oharrak

kirola sub

Urola Gustagarri ekimenak ere Running & festarekin bat egin du

gustagarri

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren bueltan, festa ere antolatu da aurtengoan. Festa turistiko eta kulturala lotu nahi izan zaizkio ohiko lasterketaren festari. Hala, kirol praktika, elikadura sanoa eta bertako produktuak lotura sortzeko asmo horretatik, Urola Gustagarri ekimenaren baitan, zirkuitu gastronomikoa sortu da.

Zirkuitu hori Azpeitiko bost tabernenn (Ertz, Eguzkitza, Etxaun delicatessen kafetegia, Juantxo Txiki eta Ganbara Gourmet)  loturak osatzen du, taberna bakoitzak bertako produktuekin eginiko pintxo bana eskainiko du egun horretan. Helburua da, egun horretan maratoia ikustera edota egitera datozen pertsona horiek, bertakoa baloratu eta bertako produktuak dastatzeko aukera izatea. Hori baita Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziak eta Urkome Urola Kostako Landa Garapen agentziak Urola gustagarri ekimenaren bidez bultzatzen dutena.

Gehiago irakurri

Kiroldegiko taberna kudeatzeko lehiaketa publikoa jarri da abian

Kiroldegiko osataraitza zerbitzuaren (taberna-jatetxe) kudeaketa esleitzeko prozesua abian jarri du Udalak. Apirilaren 5ean egin zen hileko ohiko plenoan onartu ziren oinarriak, aho batez, eta gaur bertan argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hala, bihartik apirilaren 28a bitartean aurkez dezake proposamena taberna-jatetxea kudeatzeko interesa duen edonork. Lehiaketa publikoaren bidez tabernaren kudeaketa eramatea lortzen duenak, lau urteko kontratua izango du horretarako. Ondoren, sei urte osatu bitartean urtero luzatzeko aukera izango du, ordea.

Eskaintzak udaletxean aurkeztu beharko dira apirilaren 28a bitartean. Lehiaketaren inguruko informazio edota argibide gehiago behar duenak ere udaletxera jo dezake. Horretarako telefonoak honakoak dira: 943 157200 eta 943157198. Helbide elektronikoa, berriz, honakoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Gehiago irakurri

Datorren asteazkenean, igerilekuko erabiltzaileekin bilera irekiak egingo dira

IMG 3828

Herritarrekin eta eragileekin elkarlana sendotzeko konpromisoa hartu du Udalak agintaldi honetan, eta kirol sailean ere bide hori sendotu nahi da. Kirol mahaia dago, orain 8 urte martxan jarri zena. Urte hauetan ibilbide propioa egin du, eta kirol elkarteak batzen dira, batik bat, bertan. Estitxu Elduaien kiroletako batzordeburuak azaldu duenez, "kirol esparruaren hanka bat da, ordea, kirol elkarteena, eta elkarteez haratago, kirola eta ariketa fisikoa egiten duten ehunka herritar daude Azpeitian. Haiengana iristea da orain erronka". Horretarako, hilaren 13an, bilera irekiak egingo dira igerilekuko erabiltzaileekin.

Norbanakoengana iristeko ahalegina eginga da orain, eta bereziki igerilekuko kirolgunearen erabiltzaileengana iristekoa. Gunea berritu zela urtea betetzear dagoen honetan, "bertako erabiltzaileekin bildu eta beren iritzia eta balorazioa jaso nahi ditugu. Egindako aldaketak baloratu eta zertan hobetu daitekeen aztertu nahi dugu, bertako erabiltzaieekin batera: zertan asmatu den eta zerren beharra dagoen ikusi, eta ahal den neurrian hobetzeko", jarraitu du.

Gehiago irakurri

Kirola baino askoz gehiago da aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

maratoia

Ia guztia prest dute hilaren 16an egingo den Azkoitia-Azpeitia Maratoi erdirako. Gaur eguerdian azaldu dituzte antolatzaile eta laguntzaileek XXIIII. edizio honetako azken xehetasunak.


Azpeitiko eta Azkoitiko udalek, maratoi erdia antolatzen aritzen direnak eskertu eta azken txanparako animatzeaz gain, lasterketa egunean boluntario lanean aritzen direnak aipatu nahi izan dituzte: "Ezin ditugu ahaztu boluntario gisa aritzen diren 300 herritar horiek", azpimarratu du Estitxu Elduaien zinegotziak. Horretaz gain, aurten lasterketa inguruatzen duen festa antolatuta, proba oraindik eta herritarragoa egiteko apostua ere txalotu nahi izan du. "Azpeitiko Udalak betidanik egin izan du bat Diego Garciaren ametsarekin, lasterketa herritarra eta elitekoa bateratzearekin, eta azken urteotan pauso ugari egin dira herrikoitzeko: lasterketa motza ere egin daiteke orain... eta festari kultura eta batez ere herriko kultur taldeen parte hartzea gaineratuta herrikoiago egiten du guztia", azaldu du Elduaienek. 

Gehiago irakurri

'Zuk ere ahal duzu' ekimenak jarraipena izango du

IMG 1639

 

Emakumeak lasterka egitera animatzeko abian jarritako 'Zuk ere ahal duzu' programa martxoaren hasieran bukatzekoa bazen ere, parte hartzaileek jarraitzeko duten gogoa ikusita eta beraiek horrela eskatu dutelako luzatu egingo da. Hala, urte osora zabalduko da aurtengoan. Momentuz, arratsaldeko taldeak segituko du begiralearekin entrenatzen astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:30era. Saioak hasi eta bukatu igerilekuan egiten dira.

Goizeko taldea ez da osatu momentuz, ez da gutxieneko parte hartzaile kopururik osatu, baina osatzen bada hori ere mantendu daiteke. Beraz, izena eman nahi duen orok oraindik ere aukera du. Hala ere, jakinarazi nahi da jarraipena izango dela eta ez dela hutsetik hasiko berriro, baina korrika pixka bat aritzen dinenek jarraitzeko moduko erritmoa dutela.

Edozein zalantza eta galdera argitzeko eta izena emateko igerilekura bertara edota Udal Kirol Sailera jo dezake nahi duenak.


Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information