wrapper

kirola sub

6 bikotek jokatuko dute ostiralean hasiko den Erremonte Txapelketa

erremonte

Maiatzaren 27an, hasiko da Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketa, eta uztailaren 1a bitartean ostiralero (ekainaren 17an salbu) txapelketako ligaxkako partiduak izango dira Izarraitz pilotalekuan. 6 bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta; A taldean arituko dira, Etxeberria IV.na, Zaldua, Matxin III.na, Labaka, Otaegi eta Ion. Eta B taldean, berriz, Matxin VI.na, Agirrezabala, Segurolak, Aizpuru III.na, Ansa II.naeta Larrañaga.

Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak Udalak erremontearen aldeko apustua berretsi du: "Gure kirola eta tradizioa da, eta erremontearen aldeko apustua egiten dugu. Ez du beste hainbat kirol bezalako indarra, baina geurea da". Bide batez, herritarrak animatu nahi izan ditu txapelketetako partiduetara joateko, eta gogorarazi du Udala sarrerak zozkatzen ari dela. Oriamendiko ordezkariek, "erremonteak Azpeitian bizirik jarraitzeko Udalak egiten duen ahalegina" eskertu nahi izan dute.

Gehiago irakurri

Erremonte txapelketako eta Urrezko Aizkorako finaleko sarrerak zozkatuko ditu Udalak

Datorren astean, hilaren 27an,  hasiko da Erremonte Txapelketa eta 28an, Urrezko Aizkora jokatuko da Azpeitian. Kirol ekitaldi bakoitzerako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Azpeitiko Udalak. Zozketetan parte hartu nahi dutenek, gaurtik datorren asteazkenera bitartean (asteazkenean barne) eman beharko dute izena udaletxera deituta (943 15 72 00) edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita. 

Bide batetik zein bestetik zozketan parte hartzea nahi dutenek honako zehaztu beharko dute: zein zozketatan parte hartu nahi duten edota bietan parte hartu nahi duten  (e-posten kasuan, gaian jarri), izen-abizenak eta telefono zenbaki bat, sarrerak tokatuz gero abisatzeko. 

Txapelketak

Erremonte Txapelketako ligaxkako lehen partiduko sarrerak zozkatuko ditu Udala. Parez pare arituko dira lehen partiduan Matxin III  eta Labaka, Otaegi eta Ionen kontra. Bigarren partiduan, berriz,  Segurola eta Aizpuru III-k, Ansa II eta  Larrañaga izango dituzte aurkari. 

Urrezko Aizkorako Buruz Buruko finalea, maiatzaren 28an, 19:00etatik aurrera Izarraitz pilotalekuan izango da eta Arria V, Otaño, Rekondo eta Atutxa izango dira lehian. 

Gehiago irakurri

Proiektua gauzatuta itzuli dira iaz Joxe Takolo beka jaso zuten 'Incognita Patagonia'-ko kideak

Incognita patagonia

Iaz Joxe Takolo Beka irabazi zuten Ibai Rico eta Eñaut Eizagirre izan dira Udalean, Incognita Patagonia espediziotik bueltan, egin dutena eta bizi izan dutena kontatzeko. Duela hiru aste inguru itzuli ziren Txileko Cloue izotz eremutik, hango glaziareak zehazkatu, aztertu eta hango metereologia estazioak abian jarri ostean. Eguraldia lagun izan ez badute ere, eremu ezezagun horren inguruko informazio ugari ekarri dute Euskal Herrira. Gustura itzuli dira eta egindakoa azaldu nahi izan diete udal ordezkariei, gaur.

Mendizaleak eta ikerlariak dira kideak, eta horixe izan dute helburu afizio eta ofizio dituztenak elkartu eta proiektua gauzatzea: "Ez da gaur egungo proiektu ohiko bat. Garai bateko espedizioen antz gehiago izan du gaur egungoena baino. Leku isolatua da Cloue izotz eremua, ezezaguna, eta oso informazio gutxi izan genuen prestaketa lanetarako ere", azaldu du Ricok. Puerto Willimas arte hegazkinean iritsi ziren, eta handik Northanger belaontzian ibili ziren Cloue izotz eremuan. Han, ibilaldiak iraun zuen 35 egunak hainbat gauza egiteko aprobetxatu dituzte.

Gehiago irakurri

Azpeitia Cup-ek osasuntsu ospatuko du X. edizioa

Azpeitia CUP

Gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrean ekainaren 10-1 1 eta 12an eta 18 eta 19an Azpeitian izango den Azpeitia Cup futbol txapelketa. Hamargarren edizioan, txapelketa osasuntsua aurkeztu dute antolatzaileek. Izan ere, 65 talde inguruk hartuko dute parte; 30 mutil taldek eta 35 neska taldek."Hamar urte beteko ditu adiskidetasunaren txapelketak. Orain arte, alebin mailako mutilen txapelketa indartzeaz gain, nesken futbola ere sustatu nahi izan dugu. Nesken futbolean eman duen gorakada azpimarratu nahi dugu hemendik. Lehenenego urtean 21 taldek hartu zuten parte, iaz 28k eta aurtengoan 35 behintzat izango dira", azaldu du Mikel Rodriguez Azpeitia Cupeko lehendakariak.

Eneko Etxeberria alkateak Azpeitia Cup txapelketak herriarentzat duen "garrantzia" azpimarratu nahi izan du. "Garrantzitsua da alde ekonomikoari dagokionean, baina baita beste arlo batzuei dagokionean ere. Horretaz aparte, etortzen diren guztiek eta ingurukoek mapak jartzen gaituzte, eta garrantzitsua da gure baloreen-eta transmisio ona egitea".  Herrian sortzen duen aktibazioa ere azpimarratu du Etxeberriak.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Berezko txapelketako azken fasea, Azpeitian

aurkezpena

 

Atzo aurkeztu zuten, zapatutik aurrera Azpeitian jokatuko den,  Gipuzkoako Berezko Txapelketaren azken fasea. Txapelketa horretan errendimenduko alebin eta infantilen artean hautatutakoek hartzen dute parte. Orain artean Tolosan eta Azpeitian jokatu da txapelketa, eta parte hartzaileen artean izan dira hiru azpeitiar. "Orain finalerdiak eta finala Azpeitian jokatuko dira, eta infantiletako finalerdian Unai Alberdi azpeitiarra izango duzue", adierazi zuen Mikel Arregi Ertxin, Gipuzkoako Pilota Federazioko Lehendakariak. Arregik aitortu zuenez, herri askok nahi izaten dute azken fase hau hartu, baina aurten Azpeitian egitearen alde egin dute: "Ilunpe pilota elkartearen martxa gazteek daramate azken urteotan,  harrobi ikaragarria dago hemen, eta uste izan dugu ondo merezita duela Azpeitiak azken fase hau hartzea", adierazi du.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea