- ARDURADUN POLITIKOA
Estitxu Elduaien - ARDURADUN TEKNIKOAK
Udaleko teknikaria: Nerea Lopetegi
Kirol patronatuko zuzendari: Ina Sagarzazu - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOAK
Udaleko kirol saila: 943 15 00 95
Kirol patronatua: 943 81 41 21 - POSTA ELEKTRONIKOA
Kirolak@azpeitia.eus

- 30/06/2016
Jumpfit erakustaldian izen emateko azken egunak
Azpeitiko Udalak datorren uztailaren 2an,12:00etatik 13:00etara, Jumpfit-a ezagutzeko ikastaro edo masterclass-a antolatu du. Ikasturtean zehar eskaintzen da jarduera hori igerilekuan, eta herritarrek ezagutzeko dohako sesio bat antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek, igerilekuan eman behar dute izena aurretik.
Gehiago irakurri
- 28/06/2016
Irailetik aurrerako igeri ikastaroetan izena eman daiteke
Irailetik aurrera haur zein helduentzat Kirol Patronatuak eskainiko dituen igeri ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, dagoeneko.
Horretaz aparte, uztailaren 4an umeentzat (4-7 urte bitartekoentzat) hasiko diren ikastaro trinkorako plazak geratzen direla oraindik. Ikastaroak 12:00etan izango dira. Interesa duenak, oraindik ere aukera du igerilekuan izena emateko.
Gehiago irakurri
- 08/06/2016
Zapatutik aurrera irekita izango da kanpoko igerilekua
Datorren zapatutik aurrera irekita izango da kanpoko igerilekua. Aurtengoan irailaren 11n finkatu dute ixteko eguna, baina Estitxu Elduaien Kiroletako Batzordeburuak azaldu duenez, ez da data finkoa: "Esan izan digute igerilekua itxi ostean eguraldi onak egiten dituela oraindik eta pena bat dela itxita izatea. Horregatik, aurten, nahiz eta irailaren 11 jarri ixteko egun gisa, hurrengo asterako ere eguraldi iragarpen ona bada, beste astebetez irekiko dugu", azaldu du. Orain artean bezala, astelehenetik igandera 11:00etatik 20:00ak bitartean izango da zabalik. Epea astebetez luzatzea erabakitzen bada, ordea, udan kanpoko igerilekua barrukoarekin lotzen duen estalitako zatia itxita egongo litzateke kanpokoaren erabiltzaileentzat, igeriketa entrenamenduak hasita izaten baitira.
Gehiago irakurri
- 27/05/2016
Zapatuko Urrezko Aizkorako finalean, lau aizkolari izango dira norgehiagoka
Zapatuan, maiatzak 28, 19:00etatik aurrea jokatuko da Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa Eusko Label Sari Nagusiaren finala, Izarraitz pilotalekuan. Aitzol Atutxa Atutxa II.na, Jon Rekondo, Xabier Orbegozo Arria V.na eta Eneko Otaño izango dira aurrez aurre. XIX. finala izango da, guztiak Azpeitian jokatu dira, eta Azpeitiko Udalaren izenean, Estitxu Elduaien kirol batzordeburuak "herri kirolen aldeko apustu sendoa egiten" dutela adierazi du eta horretan jarraitzeko asmoa azaldu du.
Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzaileak "eskerrak" eman dizkio Udalari beste urte batez finala Azpeitian izatea posible egiteagatik. Aitzol Atutxa bost urtez jarraian txapeldunorde geratu da sariketa honetan, eta "irabazteko gogoz" etorriko dela aitortu du. Eneko Otaño eta Arria V.nak Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa jokatzen duten lehenengo aldia da aurtengoa. Biak ere etxetik gertu izango dira, eta "gogotsu" daudela esan dute. Otaño iaz gazte mailako txapeldun izan zen txapelketa honetan, eta aurten, berriz, urrezko mailako finalean sartzea lortu du. Arria V.na berriz, aizkora txapelketetara itzuli ostean iritsi da finalera. Denak ere bat egin dute "goi mailako finala" izango dela azpimarratzean.
Gehiago irakurri
- 25/05/2016
6 bikotek jokatuko dute ostiralean hasiko den Erremonte Txapelketa
Maiatzaren 27an, hasiko da Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketa, eta uztailaren 1a bitartean ostiralero (ekainaren 17an salbu) txapelketako ligaxkako partiduak izango dira Izarraitz pilotalekuan. 6 bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta; A taldean arituko dira, Etxeberria IV.na, Zaldua, Matxin III.na, Labaka, Otaegi eta Ion. Eta B taldean, berriz, Matxin VI.na, Agirrezabala, Segurolak, Aizpuru III.na, Ansa II.naeta Larrañaga.
Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak Udalak erremontearen aldeko apustua berretsi du: "Gure kirola eta tradizioa da, eta erremontearen aldeko apustua egiten dugu. Ez du beste hainbat kirol bezalako indarra, baina geurea da". Bide batez, herritarrak animatu nahi izan ditu txapelketetako partiduetara joateko, eta gogorarazi du Udala sarrerak zozkatzen ari dela. Oriamendiko ordezkariek, "erremonteak Azpeitian bizirik jarraitzeko Udalak egiten duen ahalegina" eskertu nahi izan dute.
Gehiago irakurriWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298