wrapper

Oharrak

kirola sub

Dagoeneko eman daiteke izena emakumeak taldean korrika egiteko saioetan

Ikasturte berriarekin asmo eta erronka berriak jartzea ohikoa dugun honetan, herriko emakumeek taldean korrika egiteko aukera ireki dela jakinarazi nahi da.
Gaitasun maila guztiei zuzenduta dago, eta taldekideek banakako jarraipena izango dute monitore batek izango baitu saioak gidatzeko ardura.
Taldea honako egunetan elkartuko da: astelehen eta asteazkenetan 19:15-20:30
Tokia: igerilekuan
Prezioa

Bazkideak 25€
Ez bazkideak 35€
Hasiera: urriak 3

Gutxieneko pertsona kopurua behar denez, irailak 26ra arte egongo da izena emateko aukera, igerilekuan.
Edozein zalantza edota informazio gehiago nahi dutenentzat: 943-15 00 95/ Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..
Osasuntsu mantendu nahi baduzu, estresa askatu, lagun artean ondo pasatzea, eta zergatik ez, lasterketetan parte hartu.. animatu!.

Gehiago irakurri

Kirol patronatuko kirol jarduera eskaintza berritua

igerilekua

Azpeitiarrek kirola egiteko aukerak zabaltzen jarraitzen du Udalak, herritarrei ahalik eta eskaintza zabalena eta onena egiteko lanean segitzen du: "Herritarrak kirola egitera bultzatu nahi ditugu, kirolak sustatzen dituen baloreetan sinesten dugulako. Eta ikasturte berriaren hasieran ere, kirol eskaintza erakargarria eskaintzera gatoz", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako Batzordeburuak.


Kirol Patronatuko denboraldi berria urriaren 3an jarriko da abian eta ikasturtea, berrikuntza ugarirekin iritsiko da, izan ere, iaz abian jarritako azken aldian modan dauden ikastaroekin jarraituko bada ere, beste hainbat berrikuntza ere eskainiko dira. Hala, nahi duenak multikirola (astean hiru kirol mota egiteko aukera) egiteko aukeraz gain, Capoeira eta emakumeentzako korrika saio gidatuak ere izango dira.

Gehiago irakurri

Igandean itxiko da kanpoko igerilekua

igerilekua

Kanpoko igerilekuaren denboraldia igandean bukatuko da. Denboraldiari hasiera ematerakoan Kirol Patronatuak jakinarazi zuten, eguraldi iragarpenaren arabera, astebete gehiago irekita mantentzeko aukera aztertuko zela. Kirol Patronatua aukera aztertzen aritu da, azken egunotan, eta eguraldi iragarpenaren ziurgabetasunaren ondorioz, ez luzatzea erabaki du.

Izan ere, kontsultatutako hiru eguraldi iragarpenen arabera, datorren astean eguraldi aldakorra izango da. "Inguruko herrietako instalazioetako arduradunekin ere hitz egin da erabakia hartu aurretik, eta haiek ere denboraldia ez dutela luzatuko jakinarazi digute", adierazi du Estitxu Elduaien Kirol Batzordeburuak.

Erabakia hartzerako orduan igerilekuak sartzen dituen kostuak ere kontuan izan dira. Denboraldia astebetez luzatzea 6.500 euro kostatzen da, eta "eguraldia ziur eduki gabe gastu hori ez egitea egokiena" dela iruditzen zaiela adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak.

Beraz, aurreikusi bezala, irailaren 11an izango da kanpoko igerilekua zabalduko den azkeneko eguna.

Gehiago irakurri

Xake taldeak eta Udalak hitzarmena sinatu dute

 

thumbnail DSC 0022

Azken urteotan indarra hartzen ari den Xake taldeak eta Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu berri dute. Xake Taldeko Iñaki Uranga eta Estitxu Elduaien zinegotziak sinatutako dokumentuan jasota gelditzen den bezala, hemendik aurrera xake taldeak Baigerako azken solairuko lokal eraberritua erabili ahal izango dute beren entrenamendu eta txapelketetarako.

Gehiago irakurri

Abuztuaren 16tik aurrera irekita eta berrikuntzekin igerilekua

igerilekua

 

Azken urteotan abuztu osoa itxita izan bada ere estalitako igerilekua. Udaberrian igerilekuko erabiltzaileekin egindako bileretan egindako hainbat eskaera medio egindako azterketen ostean, abuztuaren 16tik aurrera irekita izango da.

Abuztuko bigarren hamabostaldian, hau da, 16tik irailak 1era arte, estalitako igerilekua goiz eta arratsaldez irekita egongo da, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

 

Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information