wrapper

kirola sub

igerilekua

Kanpoko igerilekuaren denboraldia igandean bukatuko da. Denboraldiari hasiera ematerakoan Kirol Patronatuak jakinarazi zuten, eguraldi iragarpenaren arabera, astebete gehiago irekita mantentzeko aukera aztertuko zela. Kirol Patronatua aukera aztertzen aritu da, azken egunotan, eta eguraldi iragarpenaren ziurgabetasunaren ondorioz, ez luzatzea erabaki du.

Izan ere, kontsultatutako hiru eguraldi iragarpenen arabera, datorren astean eguraldi aldakorra izango da. "Inguruko herrietako instalazioetako arduradunekin ere hitz egin da erabakia hartu aurretik, eta haiek ere denboraldia ez dutela luzatuko jakinarazi digute", adierazi du Estitxu Elduaien Kirol Batzordeburuak.

Erabakia hartzerako orduan igerilekuak sartzen dituen kostuak ere kontuan izan dira. Denboraldia astebetez luzatzea 6.500 euro kostatzen da, eta "eguraldia ziur eduki gabe gastu hori ez egitea egokiena" dela iruditzen zaiela adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak.

Beraz, aurreikusi bezala, irailaren 11an izango da kanpoko igerilekua zabalduko den azkeneko eguna.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea