wrapper

kirola sub

maratoia

Ia guztia prest dute hilaren 16an egingo den Azkoitia-Azpeitia Maratoi erdirako. Gaur eguerdian azaldu dituzte antolatzaile eta laguntzaileek XXIIII. edizio honetako azken xehetasunak.


Azpeitiko eta Azkoitiko udalek, maratoi erdia antolatzen aritzen direnak eskertu eta azken txanparako animatzeaz gain, lasterketa egunean boluntario lanean aritzen direnak aipatu nahi izan dituzte: "Ezin ditugu ahaztu boluntario gisa aritzen diren 300 herritar horiek", azpimarratu du Estitxu Elduaien zinegotziak. Horretaz gain, aurten lasterketa inguruatzen duen festa antolatuta, proba oraindik eta herritarragoa egiteko apostua ere txalotu nahi izan du. "Azpeitiko Udalak betidanik egin izan du bat Diego Garciaren ametsarekin, lasterketa herritarra eta elitekoa bateratzearekin, eta azken urteotan pauso ugari egin dira herrikoitzeko: lasterketa motza ere egin daiteke orain... eta festari kultura eta batez ere herriko kultur taldeen parte hartzea gaineratuta herrikoiago egiten du guztia", azaldu du Elduaienek. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea