wrapper

kirola sub

Otsailaren 28an jokatuko da Azpeitian Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa- Eusko Label saria eta Azpeitiko Udala txapelketa horretako laguntzailea da. Aitzol ATUTXA II - Ugaitz MUGERTZA II; Laurence O´TOOLE - Iker VICENTE eta Jon REKONDO - Ruben SARALEGI izango dira aurrez aurre. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da Izarraitz pilotalekuan, eta Azpeitiko Udalak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu herritarren artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek otsailaren 16tik 22ra artean eman beharko dute izena (bi egunak barne) udaletxean bertan, edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidearen bidez. Zozketan parte hartu nahi dutenek, izen abizenez gain, telefono zenbaki bat ere eman beharko dute, sarituak badira abisatzeko. Zozketa irekia hilaren 23an egingo da, 12:00etan, Udal pleno aretoan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea