wrapper

Kirola

Jarduera fisikoa eta kirola egiteak onura nabarmenak dituela ez du jada inork zalantzan jartzen; ona da gorputzarentzat, ona da buruarentzat, ona da gizarte harremanetarako, ona da norbere garapenerako... eta ona da, genero eta adin guztientzat.
Horren jakitun, Jarduera fisikoa eta kirola adin muga eta eremu guztietan sustatzeko AzpeitIBILI plana martxan dauka Azpeitiko Udalaren Kirol Sailak. Banaka zein taldeka, aisialdian zein errendimenduan, helburua da azpeitiar orok Jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera eta gogoa izatea, eta horretara bideratzen ditugu ohiko programa nahiz egitasmo bereziak; adinekoentzat 'Astindu Adina' astea, emakumezkoentzat 'Zuk ere ahal duzu' saioak, eskola kirola...

Baina Jarduera fisikoa eta kirolaren onurez gozatzeko ezinbestekoa da egoki egitea, eta horretan ere ahalegin berezia egiten dugu Kirol Sailean: kirol medikuntza zerbitzua eta formazio saio bereziak ditugu, praktika on eta osasuntsuak sustatzeko.

Eta guzti hori, herritarrekin elkarlanean, kirol taldeen, adinekoen eta bestelakoen mahai bereziekin, herritarren beharrak eurengatik zuzenean jaso eta euretara egokitzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information