wrapper

2008/11/06

Eguneko Zentruaren funtzionamenduari dagokion Ordenantza

Eguneko Zentroaren Erabiltzaileen Funtzionamendu Erregimena

Ediktua

Azpeitiko Udaleko Eguneko Zentroaren Erabiltzaileen Funtzionamendu-Erregimena arautuko duen Udal Agintarauaren hasera-onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (26. Zk) argitaratu zenetik jendaurreko informazioaldian egon beharreko legezko epealdia amaitu denez, eta ez zaionez inolako alegaziorik egin, Toki Errejimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, udal Agintarauaren testu osoa argitaratu da.

Ordenantza

 

1.Zentroa goizeko 09:30etan zabalduko da eta arratsaldeko 17:45etan itxi.

2.Zentroa astelehenetik ostiralera (biak barne) irekita izango da, jai egunetan izan ezik.

3.Urtero, zentroa irekita izango den egutegia banatuko zaio erabiltzaile bakoitzari.

4.Zentroak erabiltzailearen garbitasuna zainduko du; horretarako egingo diren jardueren artean, gutxienez astean behin dutxa hartzea egongo dira.

5.Erabiltzailen baten gaixoketa gertatuko balitz, zentroan dagokion plaza 3 hilabetean gordeko litzaioke, salbuespenak kenduta.

6.Lagun eta ahaideen bixitak askatasun osoz egingo dira, jatordu eta lo-kuluskada garaia kenduta.

7.Zentroak, astean behin erregistro fitxa baten bidez ondorengo puntuak jasoko dituen informazio-orria emango du: Jarduerak, Jarrera, Portaera, Harremanak, Medikazioa, Elikatze eta Oharpenak.

8.Erabiltzaileari emandako orri batetan, aste bat aurretik, zentroan izango den menua jakitera emango dio.

9.Zentroak erabiltzaileen osasun fisiko eta mentala zainduko du, aldizka behaketak eginez eta arazoren bat ikusten denean familiari horren berri emango dio.

10.Zentroak erabiltzaileen egoera afektiboa zainduko du.

11.Zentroak erabiltzaileen oinarrizko jardueren ahalmen funtzionalaren mantenimendu egokia izatea zainduko du.

12.Senitartekoekin bizi diren zentroko erabailtzaileak garbiketak eginda joango dira zentrora, lan hau egiteko gai den norbait etxean izanez gero.

13 - Erabiltzaileak aldatzeko arropa markatuta eramango du zentrora: Barruko arropa, prakak, jertsea eta erabiltzen denean, berriro beste bat jarri beharko da. Era berean, garbiketako tresnak ere: Hortzetako zepilloa, orrazia, eta abar ere ekarriko ditu.

14.Zentroan hartu beharreko medikazioa erabiltzaileak berak eramango du.

15.Higienerako paketeak behar izanez gero, erabiltzaileak eramango ditu zentrora.

16.Zentroan dauden altzariak eta han ematen zaion gainontzeko gauza oro, norberarenak balira bezala zainduko dira.

17.Erabiltzaileak laguntza teknikoen beharra badu (taka-taka, gurpildun eserlekua) norberak eramango du zentrora.

18.Edozer arazorengatik zentrora joan ezin denean, Udalak jarritako Arduradun teknikoari jakinaraziko zaio, eta berriro hasteko data ere bai.

19.Erabiltzailearen osasun egoera aldatuko balitz, zentroari horren berri emango zaio, eta txosten medikoak eraman.

20.Ospitaleratzea gertatuko balitz, etxeratu ondoren, gutxienez 3 egunetan etxean egon beharko du zentrora joan gabe, eta txosten medikoa Udalak jarritako Arduradun Teknikoari eman ondoren, honek erabakiko du zein egunetan hasiko den berriro.

21.Erabiltzaileak sukarra duenean, eta bere osasunari begira, ez da zentrora joango.

22.Erabailtzailearen osasunari begira, ez mugitzeko tresna beharko balu, ipini egingo zaio.

23.Erabiltzaileak medikuarengana joan behar duenean, familia egingo da jabe. Bestalde, larrialdiren bat gertatuko balitz, zentroak hartuko luke ardura hori.

24.Medikuaren esanetan, ospitaleratzea beharrezko balitz, familia egingo litzateke bere kargu.


25.Familiako norbaitek erabiltzailea zentrora eraman baldin badezake, berak eramango du. Bestela, garraioa iritsi bitartean erabiltzailea ezkaratzean garraioaren zai egotea eskatuko da.

26.Garraioaren arduradunak erabiltzailea jasotzera iritsi bitartean eta arratsaldean utzi eta gero, familia izango da erabiltzailearen segurtasunaren erantzule.

27.Zentroko erabiltzaile guztien segurtasuna zaintzeko, kideren batek jokaerara-aldaketa larriak izango balitu, ezingo luke zentroan jarraitu.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea